Otsailak 4, Zalduondo
KRONIKA
2017ko otsailaren 4a, Zalduondo. Goizean goiz guztiak esna eta eguerdirako Araiako Aratz tabernan poteatzen hasi genuen jardunaldia. Ostean Zalduondoko Zeledon Toki elkartera bideratu ginen, han bazkaltzeko eta babarrun ezin hobeak dastatzeko, zortzi tupper sobratu ziren arren. Saioa hasi eta kaosa nagusitu zen, idatzizko taldea errege arratoia edo regetoia abesten hasi zirenean, argi utzi zuten ze potente datorren belaunaldi berria.
Egurra Salgai taldeko, Markel Yoller, Josu Campo, Oihane Perea, Aitor Najera, Iker Pastor bertsolariak eta Aitana Iradier gaijartzaileak txunditurik utzi zituzten ikusle guztiak Cambridge-ko mediku bat ekarri zutenean. Mediku honek, kakiturriko partaideak diren JoanMª Juaristi, Xabi Rico, Ricardo G. de Durana eta Serapio Lopez-i hainbeste behar zuten “bertsoina” medikazioa banatu zien. Honen ostean Egurra Salgai beraien agurrarekin hasi eta ostean esperientziadun Kakiturriak erakutsi zuten haien maila. Haiek argi utzi zuten ipotza garaitezinak zirela eta bi taldeek txalo ugari jaso zituzten.
Saio osoa oso orekatua izan zen, bi taldeek haien mailarik gorenean jokatu zutelako. Zortziko handiko gaian emakumeen aurkako indarkeria jorratu zen eta bi taldeek ondo defendatu zuten. Saioan zehar giro nahiko ona susmatu zen eta triki, pandero eta irrien artean, epaileek Kakiturri izendatu zuten irabazle.
Egurra Salgaik saioaren ostean berretsi zuen modura, “Kakiturren garaipena gure errua izan da pastilla horiek banatzeagatik. Beste behin esperientziak, gaztetasunari irabazi diot”. Eta honekin guztiarekin zorte on aurrera jarraitzen duzuen talde guztiei!
Hona hemen Zalduondoko gazte musikariak taldeak egindako bertso sorta:
Doinua: “ Yo contigo, tú conmigo” (Morat & Alvaro Soler)
Hona, hona gatoz,
gaur zuek animatzeko asmoz.
Bertso musik fushion,
kobratzen dute komision.
Iñakiri eskerrak,
berari esker ditugu aukerak,
bidean zenbat saiakera...
Gu al gara salbazioa?
Oso bertsolari txarrak,
epaileak okerragoak.
Nortzuk dira gaur onenak?
Bertso musik / Musik fushion.
Sukaldea erre duzue,
bazkaria txarra zegoen.
Gero nork garbituko du?
Xabi Naur, Naur Xabi!
Pon pon porobon……
Gu al gara salbazioa?
Oso bertsolari txarrak,
epaileak okerragoak.
Nortzuk dira gaur onenak?
Bertso musik / Musik fushion.
Pon pon porobon……
Sukaldea erre duzue,
bazkaria txarra zegoen
Gero nork garbituko du?
Xabi Naur, Naur Xabi!
Albisteak
Arabako Kuadrillartekoaren finalaurrekoak erabakita geratu dira
Laudion, Legution, Gasteizen, Errekaleorren, Izarran eta Zalduondon jokatu dira 1.faseko azken 6 saioak. Hauexek dira sailkatutako taldeak: Txandrio (Arabar Errioxa), Ibabeko Bertaren bilobak (Aramaio), Sumendi bete poto (Gasteiz), Aramaixoko sobrak, Gasteizko Bapateroak eta Errekaleor birizik.
Asteburu honetan Kuadrillartekoaren 1.faseko azken sei saioak
Hirugarren asteburu honetan, sei bertso saiorekin bukatuko da Kuadrillartekoaren lehen fasea: Laudion, Errekaleorren, Gasteizen, Izarran, Legution eta Zalduondon. Bat-bateko 10 talde arituko dira, eta idatzizko modalitateko 7 talde. Lau ligako irabazleek finalaurrekoetan kantatuko dute gehi puntuazio altuena lortzen duten lehenengo biek.
Arabako Bertso Kuadrilla arteko Txapelketa martxan dago
Larunbatean, bat-bateko taldeen ordezkariek eta Arabako Bertsozale Elkarteak Arabako Bertso Kuadrillartekoa aurkeztuko zuten Gasteizen. Txapelketa formatua edukiko du 2018ko edizioak. Guztira 320 parte hartzaile.
Fitxa
- Eguna
- 2018/02/04
- Ordua
- 14:30
- Herria
- Zalduondo
- Tokia
- Zeledon txiki elkartea