Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Otsailak 3, Izarra

 

KRONIKA

Bazkaltzen5Otsailaren 3an E ligaxkaren barruan “Gure azken balaDA” eta “Ezustean eusten” taldeak aritu ziren nor baino nor, lehenak “etxeko” moduan aritzen zirelarik, Urkabustaizko Beheko Iturri txokoan. Zigor, Unai eta Aitor bandoleroak Lautadako kuatrero Oier, Jonpi, Mikelats, Pablo eta Beñaten aurka, hitz-balen txistuen artean baina adiskidetasun giro goxoan.

Kaleko giro elurtuari aurre eginez 35 bat bertsozale elkartu ziren (horien artean 10 bat ume eta gaztetxo) Txaberrek eta Ibanek prestatu zituzten indabak dastatzeko eta bertsoez gozatzeko.

Kolorea eta erreibindikazioa, bietatik apur bat emateko, Basaude Gure Esku Dagoren bertso sorta entzun genuen Karibeko Guantanameraren sonean, bertso saioari hasiera emateko eta kaleko giro hotzari kontrajarpena ipinita.

Karibeko doinuok artean airean zeudelarik bandoleroek harrotasunez ekin zioten beren agurrari, egurra emateko gogoz eta pistolak erakutsita. Lautadakoak, baina, ez ziren kikildu eta ezusterik gabe eutsi zioten erronkari. Argi geratu zen hasieratik Oier E., Oier S. eta Iker epaileen lana ez zela erraza izango.

Olatzek jarritako gaiei erantzunez Oierrek eta Zigorrek hausnarketa sakona egin zuten intimidadea vs ziurtasuna dikotomiari buruz eta Jonpik eta Unaik norgehiagoka umoretsua janari beganoa vs haragia seme-alaben ezteitako menua aukeratzeko orduan. Beñatek erakutsi zigun zein garrantzitsua den bertsozaleen harrobia biktoriaren loria eskuratzeko eta Oier eta Unai mintzatu ziren lan berdina eginez sari desberdina lortzeaz eta nola demokrazian izanda ere erreferendum eskubidea eta bozka ere lapurtuak izan diren. Oier eta Zigor berriz trebe elkarri puntuak jartzen erantzuna jasotzeko.

Gero kartzelako ariketa: udaletxeko balkoian eskegitako bandera batzuen gogoetak entzun ahal izan genituen, baina gure abokatuen aholkuei men eginez nahiago izan dugu hemen ezer ez jarri. Amaitzeko jakin ahal izan genuen txinatarrera deitzeaz gain gure bandoleroek ez dutela beste baliabiderik okertu den afari bat konpontzeko eta gaztetxoek uste dutela helduok nahiko “zoketeak” garela autoa gasolinarik gabe geratzen zaigunean.

Saio orekatua eta lehiatua. Epaileek emaitza eman bitartean agurrak, eskerrak entzuleei, sukaldariei, gai jartzaile eta epaileei eta bertsolariei (sortakoak eta bat-batekoak). Azkenean bandoleroen pistolek beldurtuta edo, ezustean Lautadakoek ezin izan zioten eutsi eta etxekoek lortu zuten garaipena. Jaiak Izarrako tabernetan jarraitu zuen adiskidetasun giro ederrean eta elurraren kolore zuriari euskararen zipriztina gehituz.

Hauxe da Urkabustaizko Basaude Gure Esku Dago taldeak egindako bertso sorta:

Doinua: Guantanamera

(Estr) GURE ESKU DAGO
GEROA GURE ESKU DAGO

KATEA EGIN GENUEN
DURANGO_IRUÑA_ELKARTZEKO
ETA ZEIN DEN GURE_INDARRA
DENEI ERAKUSTEKO

MOSAIKO ITZELA ONDOREN
OIHALAK JOSIZ ZE(R) TREBE
HANDIAK BALIO BADU
HANDIAGOA DAU HOBE

(Estr)

ARAZOAK BAZTERTURIK
EGIN GENUEN AURRERA
GERORIK EZ DUGU_IZANGO
EZ BADA DENOK BATERA

HORRELA SORTU_EGIN DUGU
HERRI EKIMEN ITZELA
BAKOITZAK BEREA_EMANEZ
ETA HERRI BAT BEZELA

(Estr)

TA GALDEKETA EGUNA
HORI BAI EGUN HANDIA
BAINA HORREKIN BAKARRIK
EGUN DUGU BIDE_ERDIA

BOZKATU ONDOREN ETXEAN
GERATUZ BERRIRO ERE
HERRIA EZ DA IZANGO
INOIZ BURUAREN JABE

(Estr)

HORREXEGATIK JARRAITU
BEHARKO DUGU LANEAN
HURRENGO_ERRONKA DUGU
EKAINAREN HAMARREAN

BI MILA TA HEMERETZI
ARRAZOI GAINERA DUGU
ETA HORI ZABALTZEA
DA AURTEN DUGUN HELBURU

HIRIBURUAK BATZEA
IRUDI ITZELEZKOA
BAINA HIRITARRAK BATZEA
HAU DUGU BEHARREZKOA

(Estr)

 

Argazkiak

Argazki gehiago

Albisteak

Arabako Kuadrillartekoaren finalaurrekoak erabakita geratu dira

Arabako Kuadrillartekoaren finalaurrekoak erabakita geratu dira

2018/02/04

Laudion, Legution, Gasteizen, Errekaleorren, Izarran eta Zalduondon jokatu dira 1.faseko azken 6 saioak. Hauexek dira sailkatutako taldeak: Txandrio (Arabar Errioxa), Ibabeko Bertaren bilobak (Aramaio), Sumendi bete poto (Gasteiz), Aramaixoko sobrak, Gasteizko Bapateroak eta Errekaleor birizik.

Arabako Kuadrillartekoaren finalaurrekoak erabakita geratu dira - Gehiago irakurri

Asteburu honetan Kuadrillartekoaren 1.faseko azken sei saioak

Asteburu honetan Kuadrillartekoaren 1.faseko azken sei saioak

2018/01/31

Hirugarren asteburu honetan, sei bertso saiorekin bukatuko da Kuadrillartekoaren lehen fasea: Laudion, Errekaleorren, Gasteizen, Izarran, Legution eta Zalduondon. Bat-bateko 10 talde arituko dira, eta idatzizko modalitateko 7 talde. Lau ligako irabazleek finalaurrekoetan kantatuko dute gehi puntuazio altuena lortzen duten lehenengo biek.

Asteburu honetan Kuadrillartekoaren 1.faseko azken sei saioak - Gehiago irakurri

Arabako Bertso Kuadrilla arteko Txapelketa martxan dago

Arabako Bertso Kuadrilla arteko Txapelketa martxan dago

2018/01/13

Larunbatean, bat-bateko taldeen ordezkariek eta Arabako Bertsozale Elkarteak Arabako Bertso Kuadrillartekoa aurkeztuko zuten Gasteizen. Txapelketa formatua edukiko du 2018ko edizioak. Guztira 320 parte hartzaile.

Arabako Bertso Kuadrilla arteko Txapelketa martxan dago - Gehiago irakurri

Fitxa

Eguna
2018/02/03
Ordua
14:30
Herria
Izarra
Tokia
Behekoiturrri elkartea