Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Misiolariak (Lautada)

DOINUA: Andre txarren bentajak

Arratsaldeon bertsozaleak
Astorrekan bildu gera
Kantuan gaude bi bizkaitar ta
Gipuzkoarra da bera
Aurten hemen bertsotan hasita
Helburua da berbera
Behin txapela lortu zuten eta
Goaz bidea jorratzera

Janpi, Pablo ta Oier zaharrak
Beñat ta Mikelats ea
Entrenatuta ere zaila da
Hauen aurretik jartzea
Baina lasai garrantzitsuena
Dugunez parte hartzea
Eskertuko duzue bazkariak
Gaur ez ez puntuatzea

Arabako kuadrillartekoa
Arabako txapelketa
Ta zuen fitxajeak Bendala
Sarriugarte Zelaieta
Athletik cluben filosofía
Duzue viva la Pepa!
Arabar labela daukate
Gure bertsolariek ta!

Gasteiz Siberia baldin bada
Hona ez zarete heltzaen
Duela urte gutxi hartz polarra
Hementxe bizi omen zen
Jandako bazkari goxoakin
hasi zarete epeltzen
jasoko duzuen egurrakin
ea ez zarete erretzen

Gu entzun eta gero hartu bi
Tila eta ur termalak
Barkatu_emandako txapagatik
Badatoz profesionalak
Gurea alde batera laga
Goza haien eginahalak
Eta beraien mingainetatik
Bota ditzatela balak

Biografia osoa BDBn