Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Arabako Bertso Kuadrilla arteko Txapelketa martxan dago

2018/01/13
Larunbatean, bat-bateko taldeen ordezkariek eta Arabako Bertsozale Elkarteak Arabako Bertso Kuadrillartekoa aurkeztuko zuten Gasteizen. Txapelketa formatua edukiko du 2018ko edizioak. Guztira 320 parte hartzaile.

Larunbatean, bat-bateko taldeen ordezkariek eta Arabako Bertsozale Elkarteak  Arabako Bertso Kuadrillartekoa aurkeztuko zuten Gasteizen. Txapelketa formatua edukiko du 2018ko edizioak. Guztira 320 parte hartzaile.Larunbatean aurkeztu zen Gasteizen Arabako Kuadrilla Arteko Txapelketa. Iaz banakakoa jokatu ondoren, bi urteko zikloa jarraitzera dator taldekako egitasmo hau. 2010eko Arabako Bertso Kuadrilla Arteko Txapelketa mugarri bat izan zen Arabako bertsolaritzarentzat. Ordutik hona, bi urtean behin taldekako ekimen hau antolatu da, aurten bostgarren edizioa izango da.

Txapelketa formatua

Txapelketa formatua berreskuratuko da aurtengoan, eta orain arteko bidean sakontzea izango du xede: Arabako bertsolaritza mugimendua saretu eta indartzeko.

Taldeka parte hartzen da txapelketa honetan, eta bi modalitatetan egiten da: bat-batekoan eta idatzizkoan.

Bat-batekoari dagokionez, 14 talde osatu dira. 3-6 bertsolari aritzen dira kantuan, eta horiekin batera, gai-jartzailea, epailea, argazkilaria, grabatzaileak eta sukaldariak. Guztira 9-12 laguneko taldeak parte hartzen du. Talde hori antolatzailea ere izango da, bere herrian edo eskualdean saioak antolatzeaz arduratuko da eta. Aurten, guztira, 59 lagun ariko dira bertsotan, 18 epaile lanetan, 16 lagun gai-jartzaile beharretan, eta gainerakoak bestelako funtzioetan: kronista, argazkilaria, sukaldariak, musikariak. Hurrengo eskualdeek parte hartuko dute: Aiaraldea, Mendialdea, Arabar Errioxa, Lautada (bi talde), Gorbeialdea (lau talde) eta Gasteiz (bost talde).

Idatzizko modalitatea ere egongo da, lehiarik gabe, eta horretan 17 taldek hartuko dute parte: Gazte Asanbladak, Mintzalagun taldeak, lagun kuadrillak, bertso eskolako kidea... Bertsoak prestatu, idatzi eta jende aurrean edo jendearekin batera kantatuko dituzte. Arabako zortzi eskualdetako ordezkariak egongo dira: Aiaraldea, Mendialdea, Gorbeialdea (lau talde), Lautada (bi talde), Arabar Errioxa, Gasteiz (bost talde), Añana eta Trebiñu. Bat-bateko modalitatearen saioak egiten direnenean parte hartuko dute talde hauek

Bat-batekoa eta idatzizkoa kontuan hartuta, guztira, 320 parte-hartzaile ariko dira funtzio desberdinetan, aurtengo Kuadrilla Artekoan.

 

Urtarrilaren 19tik martxoaren 17ra

Bertso-eskolen eta Arabako Bertsozale Elkartearen arteko antolakuntza konpartitua, izaera kolektiboan eta bertsolaritza herrikoian oinarrituta, urtarrilaren 13tik martxoaren 17ra bitarte luzatuko da aurtengo edizioa.

Kanporaketak (hamalau saio)

Urtarrilak 19, 20, 21: Gasteiz (hiru saio), Aramaio, Atauri

Urtarrilak 26, 27, 28: Oion, Agurain, Aramaio

Otsailak 2, 3, 4: Laudio, Legutio, Gasteiz, Izarra, Errekaleor, Zalduondo

 

Finalaurrekoak (hiru saio)

Otsailak 17: Araiako Gaztetxean

Otsailak 24, Amurrioko Gaztetxean

Martxoak 3, Aramaioko Sastiñan

 

Finala

Martxoak 17, Gasteizko Landatxo kiroldegian

 

Informazio guztia eta jarraipena http://www.bertsozale.eus/araba webgunean duzue.

2018ko Arabako Bertso Kuadrilla arteko Txapelketa