Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Erreralekor Birizik! taldea sailkatu da Kuadrillarteko finalera

2018/03/04
Aramaioko Sastiñan burutu zen larunbatean Arabako Kuadrillarteko hirugarren finalaurrekoa, bigarren fase honi amaiera eman dion saioa eta finaleko hirukotea iragarri duena. Norgehiagokan Sumendi bete Poto eta Erreralekor Birizik! aritu ziren. Azkenik, Gasteizen burutuko den finalerako txartela Erreralekorrek bereganatu zuen.

Bertsolariak eta bertsozaleak Sastiñara gerturatzen ari ziren heinean sumatu zen azken finalaurrekoak sortzen zuen IMG 6105emozioa.  Azken saio honetan ere giro bikaina sortu zen bertaratutako 70 lagunen artean. 

 Pikoteo txiki baten ostean saioari hasiera emateko Aramaioko Bertso Eskolako, Meka taldearen bertso sorta, Aramaio Arrasate eta Aretxabaletako bermudetako triangeluaren erdibideko Meka gasolindegiari omenez. 


Sumendi bete poto taldean kantuan  Peru de Pedro, Ainhoa Aizpurua, Gorka Guerra, Beñat Garaio eta Julen Martiartu IMG 6112aritu ziren.  Erreralekor  Birizik! taldean Eñaut Otxoa de Eribe, Maddi Sarasua, Sabin Aranburu, Aitor Irastortza eta Peio Ormazabal.
Gai jartzen Oier Suarez Zalduondoarra aritu zen eta epaile lanetan Manex Garaio Sumenditarra, Jon Hidalgo Erreralekortarra eta Arabako Bertsozale Elkartetik Aitor Jimenez. 


Erreralekortarrek agur kolektiboari bide  eman aurretik Martxoaren 3a omendu nahi izan zuten bertso sorta berezi batekin. Talde bakoitzaren agur kolektiboaren ondoren, bertsolariek hainbat ariketa kolektibotan aritu behar izan zuten: IMG 20180303 200018binaka ofizioetan, hirunaka koplan, asmakizuna hirunaka... Bertaratuen gozamenerako, umore ale ederrak entzuteko parada izan zuen entzuleriak  saio osoan zehar. 


Epaimahaiak hala erabakita Erreralekor  taldea arituko da finalean, Aramaioko Ibabeko Bertaren bilobak eta Arabar Errioxako Txandrio taldeekin batera.


Aramaioko finalaurrekoaren argazkiak, bertso sorta idatzia eta kronika hemen ikusgai.

IMG 20180303 205553
Finalaren eguna, martxoaren 17a, egun osoko festa izango da Gasteizko alde zaharrean. Eguerdian, Gasteizko muinoan kokatu dagoen Landatxo kiroldegitik hasita, idatzizko eta bat-bateko taldeak arituko dira tabernaz taberna. Bazkal ostean finala jokatuko da. Bazkarian izena emateko deitu 675 70 79 71 edo idatzi araba.sustapena@bertsozale.eus. Finalerako sarrerak bertan jarriko dira salgai.