Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Aramaioko Bilobak taldea sailkatu da Kuadrillarteko finalerako

2018/02/25
Arabako Kuadrillarteko bigarren finalaurrekoa larunbatean jokatu zen Amurrioko kultura etxean. Aramaioko Ibabeko Bertaren bilobak taldea eta Gasteizko Bapateroak lehiatu ziren bertan. Saio umoretsua izan eta epaimahaiak erabakita Aramaioko taldea gailendu zen, beraz, Gasteizen jokatuko den finalean abestuko du.

2018 02 24 amurrio 2finalaurrekoa 1Lehenengo finalaurrekoan bezala, giro bikaina izan zen Kuadrillarteko 2.finalaurrekoan. Amurrioko gaztetxean iragarrita bazegoen ere Kultura Etxean jokatu zen. Pikoteo txiki baten ostean Aiaraldeko Alfreedon taldeak prestatutako bertso sortarekin hasi zen saioa, Alfreedo eta Julen gaitzat hartuta.

Gasteizko Bapateroak taldearen izenean Aroa Arrizubieta, Unai Anda, Maddalen Arrausi, Xabier Antia eta Mikel Martin bertsolariak aritu ziren kantuan. Aramaixoko Ibabeko Bertaren bilobak taldearen izenean Xabi Igoa, Manex Agirre eta Andere Arriolabengoa.

2018 02 24 amurrio 2finalaurrekoa 2Gai jartzaile lanetan Nieves del Alamo gasteiztarra aritu zen. Saioa hiru epailek baloratu dute: Egoitz Iradier Bapateroak taldearen ordezkaria, Iker Elexpuru Aramaioko taldearen taldearen izenean eta Patxi Aizpurua Arabako Bertsozale Elkerteko epaile gisa.

Talde bakoitzaren agurra kolektiboaren ondoren, bertsolariek hainbat ariketa kolektibotan aritu behar izan zuten: binaka ofizioetan, hirunaka koplan, asmakizuna hirunaka... Entzuleen gozamenerako, umorea nagusi izan zen saio osoan zehar.

2018 02 24 amurrio 2finalaurrekoa 3Epaimahaiak erabakita Aramaioko taldea arituko da finalean. Sailkatzen den bigarren taldea da; Arabar Errioxako taldea 1.finalaurrekoan sailkatu zen eta hirugarren taldea martxoaren 3ko finalaurrekoan sailkatuko da.

Amurrioko finalaurrekoaren argazkiak, bertso sorta idatzia eta kronika hemen ikusgai.

Hurrengo larunbatean, martxoak 3, jokatuko da azkeneko finalaurrekoa, Aramaion. Finala 3 taldeen artean jokatuko da.

2018 02 24 amurrio 2finalaurrekoa 28Finala egunean, martxoaren 17an, egun osoko festa izango da Gasteizko alde zaharrean. Eguerdian, Gasteizko muinoan kokatu dagoen Landatxo kiroldegitik hasita, idatzizko eta bat-bateko taldeak arituko dira tabernaz taberna. Bazkal ostean finala jokatuko da. Bazkarian izena emateko deitu 675 70 79 71 edo idatzi araba.sustapena@bertsozale.eus. Finalerako sarrerak bertan jarriko dira salgai.