Asteburu honetan Kuadrillartekoaren 1.faseko azken sei saioak
Ostiralean, Laudion, D liga: Alfreedo (Aiaraldea) VS Mendialdeko mitxarroak arituko dira. 21:00etan afaria, Basalarrina elkartean. Saioa hasi aurretik Alfreedo bertso sorta taldeak kantatuko ditu idatzitako bertsoak. Liga honetan Aramioko Ibabeko Bertaren ilobak taldea sailkatuta dago, beste bi taldeak irabazi dituelako aurreko asteburuetan.
Larunbatean, lau saio:
Legution, A liga: Tribitu (Legutio) VS Bapateroak (Gasteiz). 19:30ean merienda, Urkiola tabernan. Saio aurretik Legutioko bertso sorta talde batek kantatuko du. Liga honetan Arabar Errioxako taldea sailkatuta dago beste bi talde hauen kontra saioak irabazita.
Errekaleorren, B liga: Errekaleor birizik! VS Aramaixoko sobrak. 14:30ean bazkaria, Errekaleorreko Gaztetxean. Bat-batekoa saio aurretik Errekaleorreko bertso sorta talde batek kantatuko du.
Izarran, E liga: Gure azken balaDA VS Ezustean eusten (Lautada). Bazkaria Ordua: 14:30 Lekua: Behekoiturri elkartea
Gasteizen, E liga: Errexala (Gasteiz) VS Sumendi bete poto (Gasteiz). Afaria Errexala elkartean, 21:00etan. Ostean Bertsoaren Saltsan bertso eskolako kideek eta Trebiñuko taldeak bertso idatziak kantatuko dituzte.
Igandean, Zalduondon, B liga: Egurra salgai (Lautada) VS Kakiturri (Gasteiz). 12:00etan poteoa Araian eta 14:30ean bazkaria Zeledon toki elkartean. Zalduondoko musikari gazteek sorta bat kantatuko dute bat-bateko saioa hasi aurretik.
Arabako Bertso Kuadrillarteko Txapelketa urtarrilaren 19an abiatuko zen eta martxoaren 17an bukatuko da, Gasteizko Landatxo kantxan.
Kuadrillartekoarekin Arabako bertso mugimendua bultzatu, indarberritu eta ikusarazi nahi da. Parte hartzaile guztien txapelketa izango da hau, lehia baino gehiago, gozamena izango da ardatz. Guztiaren oinarria auzolana da.
Arabako Bertsozale Elkartearen funtzioa koordinazio orokorra eta saretze lana izango da. Antolatzaileak txapelketan parte hartuko duten 14 taldeak dira. Bertsogintzako arlo teknikoan Arabako gai jartzaile taldea, epaile taldea eta Elkarteko lan taldearen laguntza izango dute.
Talde bakoitzak gutxienez 10-13 partaide izango ditu: gai jartzailea, epailea, hiru-sei bertsolari, kronista, argazkilaria, musikariak, sukaldariak.
Kuadrillartekoak hiru fase izango ditu:
-Lehen fasea: urtarrilaren 19tik otsailaren 4ra arte eta taldeak 4 ligatan banatu dira. 2 ligatan hiru taldekoak dira eta, beste biak, laukoak. Liga bakoitzetik talde bakarra sailkatuko da hurrengo fasera eta 2 sailkapenaren arabera.
-Finalaurrekoak: otsailaren 17an Araian, otsailaren 24an Amurrion eta martxoaren 3an Araian izango dira. Bakoitzean bi talde ariko dira lanean eta saio bakoitzaren irabazlea sailkatuko da finalera
-Finala: martxoaren 17an izango da, Gasteizko Landatxo kantxan.
Lehiarik gabe, saio guztietan, beste 17 bertso sorta taldeak arituko dira. Bertsoak aurretik prestatuta, papera eskuan kantatuko dute lehengo faseko saioetan eta finalaurrekoetan.