Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Asteburu honetan Kuadrillartekoaren 1.faseko azken sei saioak

2018/01/31
Hirugarren asteburu honetan, sei bertso saiorekin bukatuko da Kuadrillartekoaren lehen fasea: Laudion, Errekaleorren, Gasteizen, Izarran, Legution eta Zalduondon. Bat-bateko 10 talde arituko dira, eta idatzizko modalitateko 7 talde. Lau ligako irabazleek finalaurrekoetan kantatuko dute gehi puntuazio altuena lortzen duten lehenengo biek.

Ostiralean, Laudion,

Errekaleorren,

Gasteizen,

Arabako Bertso Kuadrillarteko Txapelketa urtarrilaren 19an abiatuko zen eta martxoaren 17an bukatuko da, Gasteizko Landatxo kantxan. 

Kuadrillartekoarekin Arabako bertso mugimendua bultzatu, indarberritu eta ikusarazi nahi da. Parte hartzaile guztien txapelketa izango da hau, lehia baino gehiago, gozamena izango da ardatz. Guztiaren oinarria auzolana da.

Arabako Bertsozale Elkartearen funtzioa koordinazio orokorra eta saretze lana izango da. Antolatzaileak txapelketan parte hartuko duten 14 taldeak dira. Bertsogintzako arlo teknikoan Arabako gai jartzaile taldea, epaile taldea eta Elkarteko lan taldearen laguntza izango dute.

Talde bakoitzak gutxienez 10-13 partaide izango ditu: gai jartzailea, epailea, hiru-sei bertsolari, kronista, argazkilaria, musikariak, sukaldariak.

Kuadrillartekoak hiru fase izango ditu:

                -Lehen fasea: urtarrilaren 19tik otsailaren 4ra arte eta taldeak 4 ligatan banatu dira. 2 ligatan hiru taldekoak dira eta, beste biak, laukoak. Liga bakoitzetik talde bakarra sailkatuko da hurrengo fasera eta 2 sailkapenaren arabera.

                -Finalaurrekoak: otsailaren 17an Araian, otsailaren 24an Amurrion eta martxoaren 3an Araian izango dira. Bakoitzean bi talde ariko dira lanean eta saio bakoitzaren irabazlea sailkatuko da finalera

                -Finala: martxoaren 17an izango da, Gasteizko Landatxo kantxan.

Lehiarik gabe, saio guztietan, beste 17 bertso sorta taldeak arituko dira. Bertsoak aurretik prestatuta, papera eskuan kantatuko dute lehengo faseko saioetan eta finalaurrekoetan.