otsailak 22, Legutio
BERTSO-POTEOA
Bat-bateko taldeak: Bostibaieta – Legutio eta Urkabustaiz
Antolatzailea: Bostibaieta - Legutio
Argazkiak
Kronika
Otsailak 22an legution kuadrillarteko saioa egon zen, bertso poteo formatoan, bertan Bostibaieta- Legutio eta Urkabuztraiz aritu ziren bertsotan talde bakoitzeko hiru kide zeuden, guztira 6 bertsolari. Saioa 19:00etan hasi zen Dovela tabernan. Lehenengo zatia taldeek koplaka egin zuten gai librea berotzen hasteko. Ondoren Urkabuztaizko gai-jartzailea sartu zen eta gaiak jarri zituen zortziko txikian aritzeko. Normala zen moduan Jagoba eta Ikerren gaia agertu zen egun horretan izan baitzen kontzentrazioa. Azkenean gai alaiak atera ziren eta ikusleekin abesteko aukera ere egon zen. Bertso poteoa 23:00 ak inguri bukatu zen ia 4 ordu aritu ziren bertsolariak jo te ke bertsoak bota eta bota
Albisteak
Bertso-poteoak eta bazkariak asteburu honen Arabako Kuadrilla artekoan
Arabako Kuadrilla artekoaren laugarren asteburua dator. Lau saio: Agurainen eta Legution poteoak eta Gasteizen bazkari bat eta afari bat antolatu dira. Aurtengo Kuadrilla artekoaren parte hartzeko sistema honek ahalbideratzen du bertso kuadrilla guztien egoerara eta izaerara egokitzea. Arabako taldeen izaeraren aniztasuna eta bertso-saio formatuen aniztasuna errespetatzen ditu. Talde antolatzaileak gonbidatuko duen taldearekin batera adosten dute saioaren formatua.
Hasteko prest Arabako Bertso-kuadrilla artekoa
Agurainen aurkeztu da Arabako Bertso-kuadrilla artekoa
Fitxa
- Eguna
- 2014/02/22
- Ordua
- 19:00
- Herria
- Legutio
- Tokia
- Herriko plazatik hasita