otsailak 22, Gasteiz, Aizkorak
BERTSO-POTEOA
Bat-bateko taldeak: Aizkorak Zorroztu – Gasteiz eta Txandrio - Arabar Errioxa
Idatzizko taldeak: OhShibaro Bertso Team eta Añanan Euskara Mingainean Elkartea
Antolatzailea: Aizkorak Zorroztu - Gasteiz
Argazkiak
Kronika
Aizkorak zorroztu taldeak egindako kronika
Aizkorak-Zorroztu eta Txandriotarrak!
Azkenean Aizkora tabernan egin genuen bertso-bazkaria, izan ere, larunbata zoratzeko moduko eguna izan zen Gasteizen, eta hainbeste ekimen eta konturekin bertsozaleak ere batetik bestera ibili ginen Gasteizen: eguerdian bertsolariak libre-ko prentsaurrekoa bertsoz kantatua, ondoren bertsolariak auzipetzera eraman zituen kalejira hartako gainerako auzipetu eta legunekin kalejira bat, hau ere bertsoz girotua, ondoren gure bertso bazkaria, iluntzean bertso poteo antisionista eta gauean kinkienean beste bertso afari bat. Sobredosia!
Gure bertso bazkaria ederra izan zen. Bazkaltzen 20 bat lagun egon ginen eta saiorako beste 20 bat etorri ziren kafea hartzera. Añanakoek bertso sorta ederra prestatu zuten, turismo-bulegorako kontratatzeko moduan daude! Denori piztu ziguten gogoa hara joateko, umeretsu eta ilusioz beterik kantatu zuten. Artistak! Ondoren bat-bateko saioan giro ona izan zen nagusi, errealitatea eta fikzioa nahastu ziren: egia ote da euskal gazte bat Madrilera epaiketa joan behar zuen egun batean lokartu zenekoa? Egia ote da Araba Euskaraz aurten LaPuebla de Labarkan izango dela eta Tribuaren Berbak-koek aramaixoarra bilatu zutela Errioxan? Egia ote da bazkari-buelta prestatzen ari direla txandrioxarrak, aizkorak ardoa eta olioaren lurraldera eramateko? Egia ote da JoTaFa txaranagakoak joan zirela saiora eta taberna osoa burrunban jarri zutela bertso ta kantez? Egia ote da urtebetetzea egun horretan zuen ume txiki batek alboka jo zuela Anbotoko Mariren pare? Egia ote da gai-jartzaile/aurkezle pareari bezperan esan zietela aurkezle/gai-jartzaile egiteko eta biharamunean ez zekitela artean bezpera edo biharamuna ote zen? Egia ote da grabadora eta argazki kamara ofizialak zorroan lo edo lozorroan geratu zirela ahaztuta?
To be continued.
Bertso idatziak
Añanan euskara mingainean taldea
1.
Arratsalde on Siberia-Gasteiz
gaur hemen gaude gustora
gu Arabako patrimonio
badugu gatz eta polbora
horregatik hemen Añanan
ez dugu galtzen denbora
seguru noizbait joan zaretela
Zaballan dugun zulora
baina Añana kartzela hori
baino askoz gehiago da
2.
Añana heltzen da Urduñatik
Arabar Errioxar arte
eta hala ere oraindik gaude
mundutik pixkat aparte
Valderejotik hamaika putre
eta lakuan ze pake
Gesaltzan beti izaten dute
gatzarekin mila arte
Felipek eta Letiziak ere
bere etxean daukate
3.
Baina Frakina iritzi zela
gutxienez lau-bost urte
amerikarrek Paxi Lopezi
sartu hamaika enbuste
orain haustura hidraulikoak
horrenbeste buruhauste
gure lurretan sartzeko__eskua
zaila edukiko dute
Añana ezin baitugu saldu
hiru-lau txanponen truke
4.
Euskara ere aurrera doa
nahiz eta ez egon altu
geroz eta jende gehiagok daki
nahiz eta gutxi mintzatu
txikiak gara baina__ohi ditugu
herriko jaiak ospatu
beraz datekin argi ibili
ta Añana bisitatu
baina ez ahaztu lehendabiziko
tragoa__euskaraz eskatu
Albisteak
Bertso-debutak Arabako Kuadrilla artekoan
Kuadrilla artekoaren parte hartzeko sistemak laguntzen du jende aurreko debutak izateko askorentzat. Asteburu honetako lau saioetan horrela gertatu da. Bertsolaritza herrikoia Agurainen, Legution eta Gasteizen egin diren bi saioetan.
Bertso-poteoak eta bazkariak asteburu honen Arabako Kuadrilla artekoan
Arabako Kuadrilla artekoaren laugarren asteburua dator. Lau saio: Agurainen eta Legution poteoak eta Gasteizen bazkari bat eta afari bat antolatu dira. Aurtengo Kuadrilla artekoaren parte hartzeko sistema honek ahalbideratzen du bertso kuadrilla guztien egoerara eta izaerara egokitzea. Arabako taldeen izaeraren aniztasuna eta bertso-saio formatuen aniztasuna errespetatzen ditu. Talde antolatzaileak gonbidatuko duen taldearekin batera adosten dute saioaren formatua.
Fitxa
- Eguna
- 2014/02/22
- Ordua
- 19:30
- Herria
- Gasteiz
- Tokia
- Aizkora tabernatik hasita