otsailak 15, Ozaeta
BERTSO-AFARIA
Bat-bateko taldeak: Sorginetxe – Agurain eta Aiaraldea
Idatzizko taldeak: The Rotabators eta Aguraingo Gazte Asanblada
Antolatzailea: Sorginetxe - Agurain
Argazkiak
Bideoak
Idatzizko Aguraingo Asanbalda | |
---|---|
Idatzizko The rotabators taldea |
|
Bat-bateko Sorginetxe eta Aiaraldea taldeko hasierako agurrak |
Kronika
Aguraingo Sorginetxe taldeak egindako kronika
Otsailak 15 larunbata, Ozaetan elkartu gara arabako bertso kuadrila arteko saio berri batean. Ozaetako ¨Perretxiko¨ elkartean berrogeibat lagun elkartu gara mahai inguruan bertso afariaz gozatzeko. Derrigorrezko pote batzuen ondoren, sukaldariek prestatutako menua daztatu dugu, jandakoa bukatu bezain laster hasi da errima festa.
Musika giroan Idatzizko atalak eman dio hasiera, Aguraindik etorritako Gazte asanbladako neskak. Txaloak tartekatuz irakasleaz gogoratu dira, nor ote eta Iker Pastor, hilabete honetan Madrildik bueltan epaitua bueltatuko dena,berak gustuko duena egiteagatik, ABESTEA. Nesken ondoren ¨The Rotabators¨ artista kuadrilak hartu du hitza, haiei esker entzuleok barre sorta ugari bota ditugu.
Ondoren Sorginetxeko partideak (Oier Arbina, Josu Campo, Oihane Perea eta Pablo Jausoro) eta A i-zapotxin (Izar Mendiguren, Ainhoa Comas eta Julen Eizagirre) hartu dute lekukoa. Bat-bateko saioarekin hasita zortziko handia izan da lehenengo lana Julenek eta Oierrek etxetik alde egiteko gaiaz baliatuz. Nabarmentzekoa Oihanek eta Izarrek egindakoa zortziko txikian musika ikuspegi desberdinekin. Bakarkakoan Josu eta Ainhoak fin jorratu dituzte jarritako gaiak, batetik abortua eta bestetik dispertsioa. Lau oinetako lanak Pablok eta Julenek bete dituzte. Oihanek , Julenek , Ainhoak eta Izarrek San Valentin eguneko opariak asmatu behar izan ditu. Aipatzekoa Julenek Oihaneri ´San valantains´ botila oparitu diola.
Gai desberdinekin sei puntu erantzunei aurre egin diete bi taldeetako bertsolariek. Azken ariketan Josu, Pablo, Ainhoa eta Julen wassap-aren erabileraren inguruan jardun dira. Bukatzeko modu librean, trikiaren laguntzaz giroak gora egin du, entzuleen parte hartzearekin batera bertsolariek gozatzeko aukera izan dute. Amaiera borobiltzeko agurrari eman zaio paso.
Bertso idatziak
Albisteak
Lagun kuadrillak bertsotan Arabako Kuadrilla artekoan
Atauri, Oion, Saratxo, Aramaio eta Ozaetan Arabako Bertso-kuadrilla artekoa.
Arabako Kuadrilla artekoaren "prime time" hirugarren asteburuan
5 saio asteburu honetan: Atauri, Oion, Ozaeta, Saratxo, Aramaio
Hasteko prest Arabako Bertso-kuadrilla artekoa
Agurainen aurkeztu da Arabako Bertso-kuadrilla artekoa
Fitxa
- Eguna
- 2014/02/15
- Ordua
- 21:30
- Herria
- Ozaeta
- Tokia
- Perretxiko elkartea