Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

otsailak 15, Aramaio

BERTSO-BAZKARIA

Bat-bateko taldeak: Aramaioko Garratzak eta Aizkorak Zorroztu – Gasteiz

Antolatzailea: Aramaioko Garratzak

Argazkiak

  

Argazki gehiago ikusteko

Bideoak

Bat-batekoa. Gasteizko Aizkorak Zorroztu-Aramaioko Garratzak 1
Bat-batekoa. Gasteizko Aizkorak Zorroztu-Aramaioko Garratzak 2

 

Kronika

Aramaioko Garratzak taldeak egindako kronika

Giro polita Marixekan, drogak, rockanrola eta sexua ugari. Bueno, sexua ez. A bai, eta bertso batzuk tartean. Bi talde kantuan, batetik Gasteiz kapitaleko Aizkorak zorroztu taldea eta bestetik Aramaixo herriko Garratzak taldea. Bazkaltzeko Iker txef haundiak prestatutako babanut, entsalada eta paella jan ostean, kafe eta kopa hartuta, bertso saioa bizi hasi da. Lierni Altuna gaijartzaile finak jarri du bertso-tramarako gaia. Aramaixoko (bas)herritarrak kapitalean galduta eta Gasteizko kapitalekoak Aramaixoko baserri ohituretan lekua topatu nahian.

Izugarrizko Saioa izan da azkenean, guk bec-en baino askoz hobeto pasa dugu behintzat. Bertsolariak pozik eta publikoa (jendetza) ere bai, beste bat-beste bat eskatuz bukatu dute. Zoritxarrez hitzetik hortzerakoek alde egin behar zuten konpromisoak medio eta bertsolariek kamara gabe ez dutela kantatuko esan dute. Gauzak horrela, sozidadeko gintonik existentziak bukatu eta alde egitea izan da hautua:…

Kronikagileak:

Gillen Agirre

Txomin Elortza

Bertso idatziak

ARAMAIXOKO GARRATZAK. SORTA

Doinue: Galtzaundi

ESTRIBILLUE:

garratza naz, garratza naz
ta ingurukuek gozuek daz


1.

 

Garratza naz, marmarti
astun ta potroso
ipurterre, kejati
gozakaitz, temoso
izen neike dultzie
ta jokatu gozo
baine rima onak die
"gozo" eta "zozo"

3.

 

Eta neure moduen

Ez bozu pentsetan

Zer dan graziosuaue

Pentsatu benetan

Faryren aurpegixe

Limoi bat txupetan

Edo Hello Kitty bat

Eztixe probetan

 

2.

 

Larrosa kolonia
ta karmin gorrixe
limoi garratzik bako
gintonic zurixe
ezin ikusi, probau
ta useinddu ixe
garratz barik ezin da
gozatu bizixe!

 

4.

 

A(ha)ztu eztixen goxo
ta sagar mikatzak,
itsasoko urek ta
makaillauan gatzak
Zapore_hobie dauko
geure bertso saltsak,
gure goxouen izen
gaitezen garratzak!

 

Albisteak

Lagun kuadrillak bertsotan Arabako Kuadrilla artekoan

Lagun kuadrillak bertsotan Arabako Kuadrilla artekoan

2014/02/17

Atauri, Oion, Saratxo, Aramaio eta Ozaetan Arabako Bertso-kuadrilla artekoa.

Lagun kuadrillak bertsotan Arabako Kuadrilla artekoan - Gehiago irakurri

Fitxa

Eguna
2014/02/15
Ordua
14:00
Herria
Aramaio
Tokia
Marixeka elkartea