otsailak 14, Atauri
BERTSO-AFARIA
Bat-bateko taldeak: Mendialdea eta Errexala – Gasteiz
Idatzizko taldea: Mendialdeko bertso-eskola
Antolatzailea: Mendialdea
Argazkiak
Kronika
Mendialdeko Bertso-eskolak egindako kronika
2014ko otsailaren 14ko, ilargi bete egun batean, Atauriko herrian bildu ginen Mendialdea bertso
eskolak, Errexala taldekoak eta Haizemon musikariak. Bertso eskolako kide batek, beldurraren
beldurrez, Madrilera alde egin zuen, gainerakoan, beste guztiak ginen bertan. Ikusleak animatuta
zeuden, eta tartean herriko zenbait lagunek animoz eta txaloz hartu gintuzkeen. Guztira 40 lagun
inguru. Bapo afaldu eta edan ondoren, mendialdeko bertso kideak, mozorroa eta patxaranen artean
ezkutatu ginen, lehen aldia zela kontutan hartuz...
Bertso idatzietan, Haizemon eko kideek o bella ciao eta itziarren semeak-en doinutan bertso sortak
kantatu zituzten, alboka, soinu eta panderoen laguntzaz. Jarraian, gure sortaren ordua izan zen,
mendialdeko deskribapena eginez, martxa baten azken notak doinuan. Behin eztarriak berotuta eta
mingaina arin, bat bateko saioari ekiteko ordua heldu zen. Errexalako agurrak etxean ikasikoak
zirela nabaritu ziren, baina luze eta bikainak izan ziren, Mendialdekoenak berriz, motzak, bat
batekoak eta koreografiadunak. Behin lotsak kenduta, 4 oinak emanda bertsoa osatu genuen
bertsolariek. Ondoren, bukaera emanda bertsoa osatzeko garaia izan zen. Ariketa guztietan, bizkor
eta esanahirik ez zen falta izan. Binaka berriz Felipe eta Julen, ligatzen saiatu ziren bertsoen
aitzakian, noski Valentin deuna baitzen.
Jendeari aspertzeko denborarik eman gabe, kopla librean aritu ginen, errexalakoak inauteriak izan
zituzten hizpide, mendialdekoek berriz polizia kontrol batekin egin zuten topo. Ikusleen barreek
bertsoen ahotsa gainditzea lortu zuten bein eta berriz, Xenpelar dokumentazio zentroaren kalterako.
Bat bateko saioarekin amaitzeko puntuka aritu ginen, suelto xamar aritu ginela esan behar, tartean
norbaiten bertsoak ulertzeko itzultzailearen beharra ere izan baikenuen. Agur esaten hasi eta
pixkabat kosta zitzaigun saioari amaiera ematea, egunsentiari ere bertsoak bota zizkionik izan
baitzen. Agurrik ez beraz, gero arte bat baizik!
Bertso idatziak
Haizem@n albokariak | Mendialdea Bertso-eskola |
---|---|
Doinua: Itziaren semea 1. Albokaren soinua hori duk doinua, gozoa ez da baina denboran galdua. Harro egon gaitezke hau baita kasua, bertsotan egiteko geneukan ahaztua.
Denboran galdua Hau baita kasua. Bertsotan egiteko Geneukan ahaztua. 2. Zazpi urte egonik Jotzen ikasteko, kale-jira batzukin hasi berotzeko, evaristoren orroz gu beti konpleto, halere fandangoak ez daude ahazteko.
Jotzen ikasteko Jota nahiz fandango. Evaristorez orroz Gu beti konpleto 3. Begiak diz-diz eta masailak puztuta, albokariak datoz kaleak hartuta. Trikiti ta panderoz ongi hornituta, kupela honezkero daukate hustuta.
Kaleak hartuta Ongi hornituta Kupela honezkero Daukate hustuta. Atauriri. Doinua: oh bella ciao 1- Ataurin gaude, jan-edanean, oh bella ciao!... Haitzarte eder, mendi zintzurra; Arabako bihotzean.
2- Ataurin gaude, bertso kantari, oh bella ciao!... Galdutzat eman genuen hura, geureganatze lanean.
3- Ataurin gaude, Atauri ate, oh bella ciao!... Ate handi bat, euskararentzat, arabar mendialdean. |
1. Obiso aldetik Azazetara doa eguzki izpia baso galantak, zoragarriak sekulako amestia! mendialdeko herri txikiek Izki daukate hizkia errekak dira mendiko zainak biltzen duten ur guztia azeria zain, noiz oiloak jan aspaldiko abestia zapelatz, putre ta zozo beltzak zeruko margo bustia basurdea da basoko errege eta erlea aztia gure herriak ezagutzeko dastatu gure eztia! 2. Nola aldatzen den ingurunea sarri dirudi gezurra urtean zehar kolore ugariz mozorrotzen zaigu lurra hosto berriak, gari burua orbela eta elurra udaberriak ekartzen digu bizi pozaren gailurra udako ekiak indartzen gaitu erabiltzeko aitzurra udazkenean etorriz gero dastatu gure boilurra martxoan moztu, uztailan jaso abenduan erre egurra elkarlanean kentzen diogu negu gorriari beldurra. 3. Bertso eskola sortu genuen ez zegoen aspaldian genbiltzalako euskara gosez premiz eta inbidian arrainak korrontearen kontra bezala gabiltz agian bizi garenak bailara hontan urruti eta mendian aurrerantza bagoaz baina pisu asko da gurdian aspaldi galdu genuelako euskara gure kabian berpiztutako sorginen gisan beheko suaren argian bagatoz, hemen gaude kantuan berriz hasteko zorian. 4. Atauri nafar erresumaren sarbide izandakoan herri txiki bat bizirik dago mendi garaien ondoan eskola zaharra zena lehenago elkarte dugu gaurkoan bertan bilduak hamaika lagun neguko barru beroan nork esango ta bat-batean bata bestean ondoan ez da lehia baina gaurkoa jolasik ez da jokoan goza dezagun afal ostea lagun arteko giroan amets zaharrak egi bihurtuz eta euskara ahoan.. |
Albisteak
Lagun kuadrillak bertsotan Arabako Kuadrilla artekoan
Atauri, Oion, Saratxo, Aramaio eta Ozaetan Arabako Bertso-kuadrilla artekoa.
Arabako Kuadrilla artekoaren "prime time" hirugarren asteburuan
5 saio asteburu honetan: Atauri, Oion, Ozaeta, Saratxo, Aramaio
Hasteko prest Arabako Bertso-kuadrilla artekoa
Agurainen aurkeztu da Arabako Bertso-kuadrilla artekoa
Fitxa
- Eguna
- 2014/02/14
- Ordua
- 21:00
- Herria
- Atauri
- Tokia
- Antzinako eskoletan