Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

otsailak 1, Legutio

BERTSO-BAZKARIA

Bat-bateko taldeak: Bostibaieta – Legutio eta Bapateroak – Gasteiz

Idatzizko taldeak: Legutioko Bertso-eskola eta Murgiako Bertso-eskola

Antolatzailea: Bostibaieta – Legutio

Argazkiak

 

Argazki gehiago ikusteko

 

Bideoak

 

Kronika

Bost Ibaieta bertsotan taldeak egindako kronika.

Larunbatean Otsailak 1-ean hasi zen arabako kuadrilartekoa.

Legution  izan zen lehenengo saioa, bertan bapateroak (gasteiz) eta bostibaieta (legutio etxeko taldea) aritu ziren bapateko saioan.

Beste bertso talde batzuk ere hurbildu ziren abestera idatzizko talde moduan, murgiako bertso eskola eta legutioko bertso eskola.

Lehenengo idatzizko taldeak aritu ziren murgiakoak lehenak hainbat gai aipatuz (feminismoa fracking-a...) eta ondoren legutioko eskola sanblas egunari buruz hitz egiten

Bapatekoen ordua formato hauek landu zituzten bertsolariak: 4 oinak emanda, 8ko txikian ofisioa, 8ko txikian ofisioa, koplaka trikiarekin, eta puntuka libre. Saio dotorea egin zuten bi taldeek eta ikusleek gustora ikusi eta entzun zuten aurtengo “ez-txapelketa”. Ez zen urduritasuna somatu eta horrek saio dibertigarriagoa sortu zuen.

Bertso idatziak

Murgiako Bertso-eskola

KOLOREEN BERTSO SORTA´14
Doinu: Maisu Ruanda zer da? 

Eguerdi_on Legutio

zelan bazkaria

dena ona zegoen

hori da egia

zuek animatzeko

hona oparia

kromatografia da

gure gaurko gaia

kolore bakoitzak du

mila esanahia

 

Piztitzar maitekorra

Fiona emaztea

“Green” kapitalekoa

bera alkatea

Shrek edo Maroto

bat edo bestea

guk hori ez dugu nahi

hurrengoa_ordea

Euskal Herri berdea

aske ta librea

 

Zeru urdina dugu

zorion lagina

nahiz eta_ez duen osatzen

gure ikurriña

erreka ur gardena

lamia_erregina

urdina dugu ere

gure Pitufina

tantaz tanta sortzen da

olatu urdina

Gure paisaiarekin

gu gaude gustura

zundaketak suntsituz

zelako ganora

barrutik gasa_atera

eta gu zulora

ura kutsatuko da

hemendik Bilbora

ez hemen eta_ez inon

frakinga kanpora

 

Bertsoa kantatzean

jendean aurrean

lotsatuta irten da

gorri bat-batean

eredurik onena

Uxuen ilean

sudur gorria jarri

denon bihotzean

irribarrea piztu

guztion artean

 

Elurra mara mara

teilatu gainera

uso zuria hegaka

batetik bestera

eta otso maltzurra

atera bidera

zuria zuritzeko

hau da irteera

lexia bota_ezkero

dena zuritzen da

 

 

Hasiera batean

da maitasun dantza

geroago batzutan

bihurtzen da latza

begi ubel moreak

hori ez da txantxa

esperantza ez galdu

ta hasi iraultza

indarra nortasuna

emakume altxa

 

Zuen aurpegi hoiek

al ditugu poztu?

eta gure bertsoek

zaituztete_izoztu

gai pilo bat jorratu

ta elkarri lotu

zuen txanda da orain

ez zaitezte moztu

denon irribarrea

kolorez margoztu

 

 

 

 

 

 

Albisteak

Arabako Bertso-Kuadrilla artekoaren lehenengo bi saioak lagun-arteko giro onean

Arabako Bertso-Kuadrilla artekoaren lehenengo bi saioak lagun-arteko giro onean

2014/02/03

Legution eta Gasteizko Errexala elkartean egin dira lehenengo bi saioak. Legutioko taldeak eta Errexala taldeak antolatuta, idatzizko 5 talde eta bat-bateko 4 talde kantuan.

Arabako Bertso-Kuadrilla artekoaren lehenengo bi saioak lagun-arteko giro onean - Gehiago irakurri

Fitxa

Eguna
2014/02/01
Ordua
14:00
Herria
Legutio
Tokia
Albertia elkartea