otsailak 2, Gasteiz
BERTSO-MERENDUA
Bat-bateko taldeak: Errexala – Gasteiz eta Urkabustaiz
Idatzizko taldeak: Bertsoaren saltsan - Gasteiz eta Trebiñuko Gutxisolo Euskara Elkartea
Antolatzailea: Errexala - Gasteiz
Argazkiak
Bideoak
bat-bateko Urkabustaiz eta Errexala hasierako agurrak | |
---|---|
Bertso sorta Bertsoaren Saltsan |
|
bertso sorta Gutxisolo elkartea |
Kronika
31 bertsolari eta bertsozale elkartu ginen besoak zabalik hartu gintuen Errexala Elkartean. Anderrek eta Mirari triki eta panderoarekin alaitu zuten giroa jendea iritsi bitartean. 19:10etan dena prest merendua eta bertso saioa hasteko. Mahiak itxura ederra zuen, ez zen ezer falta, ez jatekorik ezta bertsoekin gozatzeko jenderik ere.
Bertsolari hauek hartu dute parte bat-bateko eta idatzizko jardunetan:
Errexalakoak: Felipe Zelaieta, Ainara Baltzategi, Beñat Garaio, Mikel Juaniz, Agurtzane Zubikarai eta Kristina Arteaga.
Urkabuztaizkoak: Zigor Enbeita, Maite Murga, Asier Zubizarreta eta Aitor Jimenez.
Trebiñuko Gutxisolo Elkartea: Loli Pinedo, Aintzane Portilla, Andoni Portilla, PilutxiAnsotegi, Mikel Arribas, Elena Ortiz de Urbina, Mireia Martinez, Nerea Zubillaga eta Alfredo Mendoza.
19:45etan hasi zen bertso saioa idatzizko zatiarekin. Errexalakoek eta beraiekin zetorren “Mariano elputoamo” ezizena omen duen tipo bizardunak abortoaren legeaz, erlijioa derrigorrez ikasi beharraz eta kode penal berriaz aritu ziren. Trebiñukoek berriz, bertako pertsonai famatua eta mitologiako beste batzuekin osatu zuten erretaula bertako euskaldunen egoera azaltzeko; han agertu ziren Adreilua, Tarttalo, Argitxo, Fantasma gaiztoak eta inauterietako bukaerako sardina ere, nahiz eta beraiek erretzea baino kontserban nahiago zuten.
Marta Ugartegaijartzaileak aurkeztu zituen bat-batekoan aritu behar ziren bertsolariak eta hasierako agurrekin hasi ziren. Agurrak saio ona egiteko asmo onez beteta joan ziren, Maite Murgak bota zuen moduan: “Bertso politak ateratzeko ez dugu behar txapela”.
Agurrak eta gero Martak emandako gaiei erantzun zieten, bakoitzak aukeratutako atalean. Felipe Zelaietari “Elurra” hitza egokitu zitzaion eta kezkatuta agertu zen ea Urkabuztaizkoek arazoak izango zituzten herrira itzultzeko “zalantza daukat Izarrakoek eskiatzen badakiten”.
Urduritasunak urduritasun, bertso polit batzuk entzun genituen eta, garrantzitsua dena, elkarrekin bertso-merenduan gustura pasa genuen arratsaldea elkarrekin.
Eta hau hala ez bazan…
Bertso-idatziak
Gutxisolo Euskara Elkartea - Trebiñu | Bertsoaren Saltsan - Gasteiz |
---|---|
Denoi arratsaldeon, arabarroi iepa! Trebiñotik Gasteiza eman dugu buelta Bertso kantari gatoz mozorroz beteta Inauteriak laster datozkigu eta! Adreilukin hasten da gure parodia Gure kontra egin baita hainbat fetxoria Gukin ere idatzi da liburu lodia Inoiz ere bukatzen ez den istoria Gure eskolakoa nahi genuke konta Nola estutzen duten euskararen soka Bertako jaun ta nagusi Mr Been dago ta Baztertu dute euskara herriaren kontra Han gertatzen direnak ondo ikusita Euskara baztertuta horren itsusi ta Gauez egingo dugu bertara bisita Euskalzale guztiok Argitxoz jantzita Otxaten kanpotarrek ein dituzten lanak! Gure hizkuntzaren aurka jarri dira danak Tartaloz joango gara gizon eta damak Ta uxatuko ditugu bertako fantasmak Nahiz eta hemen gauden zuekin primeran Azkenerako gatoz sardina tankeran Normala nola gauden saio akaberan Baina erre gabe segi nahi dugu kontserban |
"Kaixo Vitoria, zuen omenez hementxe dago Mariano, Euskal Herrian martxan jartzeko badauzkat nik zenbait asmo, zuen bizitzak baldintzatzea, niretzat a ze orgasmo! nahiz ta batzuek igual pentsatu "ez dago burutik sano" Madrilen niri deitzen didate Mariano "el puto amo""
Ez dakit nola abortoarenak Sortu duen ika-mika Kristauak gara ta Jainkoarren Ezin da hainbeste fornika Ta gero urtero ehundaka haur Erailak ta ez da polita Nahiz ETArena okerragoa izan Nago pentsatzen hasita Abortatzen dun emakumeantzat Lege antiterrorista
Eskerrik asko Rajoi aitatxo Ja ez ditugu bi urte Erditzearen erabakia Beraz zurea liteke Izango ditugu bizitza honetan Haurrak zuk nahi bezainbeste Zure etxera eraman eta Gu garenez hain desastre Zuk zaindu behar dituzun haurrek Asko maiteko zaituzte
Galiziera, katalanera eta nola ez euskera dialektoak dira ta hiztunak separatistak gainera askoz hobea da ikastea godo erregeen zerrenda ta Espainiako historian zehar monarkiaren papera ta sartu behar dugu berriro erlijioa klasera
Zure aurrean reberentzia ta kentzen dugu kapela ezin hobea dugu berria jendea ibili arren goibela besoa altxatuta 'Cara al Sol'ekin hobe ikusten da arbela eta hizkuntza bakarra dago inperio zaharrean bezela berriro esango dute hobeto Francokin bizitzen zela
"Espainiako herritar denek behar dute segurtasuna, ta horregatik desegin ditut Segi eta Batasuna, dena da ETA, ETA da dena, giroan daiteke suma, ta dakidanez baduzuela elkartzeko gaitasuna, elkartuz gero, hiru gehienez, ta nahi dut ixiltasuna"
Egun batean manifa eta Hurrengo baten oihuka Zuzentzen dudan gobernuari atera nahiean punta honek ezin du hola jarraitu akabo beraz disputa lege gogor bat ere egin dut naukana maiteminduta Zeren jendea dago hobetuen bere etxean sartuta
"Zuen legeei esker pairatu ditugu hainbat pasarte, ta debekatu nahiko zenuke manifa ta giza-kate, gartzeleratu ere bai zeinbat herritar eta alkate, entzun Mariano, nahi zintuzkegu, gure herritik aparte, ta oihukatu egingo dugu zintzurrak lehertu arte".
Egia esan hemendik bada horrenbeste potrozorri zuri erantzunez ari direnak haserre zain denak gorri Ta ezer txarrik ez diogunez hemen desio inorri Gure ohoreak zuri luzatzen Dizkizugu jaun txit horri Baina mesedez gure artera ez zaitez gehio etorri |
Albisteak
Arabako Bertso-Kuadrilla artekoaren lehenengo bi saioak lagun-arteko giro onean
Legution eta Gasteizko Errexala elkartean egin dira lehenengo bi saioak. Legutioko taldeak eta Errexala taldeak antolatuta, idatzizko 5 talde eta bat-bateko 4 talde kantuan.
Legution eta Gasteizen larunbat honetan Arabako Kuadrilla artekoAren lehenengo saioak
Larunbat honetan hasiko da Arabako Bertso-kuadrilla artekoA
Fitxa
- Eguna
- 2014/02/01
- Ordua
- 19:00
- Herria
- Gasteiz
- Tokia
- Errexala elkartea