Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

martxoak 8, Zalduondo

BERTSO-BAZKARIA

Bat-bateko taldeak: Zeledonen seme-alabak – Zalduondo eta Sorginetxe – Agurain

Idatzizko taldea: Zalduondoko bertso-eskola

Antolatzailea: Zeledonen seme-alabak - Zalduondo

Argazkiak

  

Argazkiak gehiako ikusteko

Bideoak

Bat-batekoa: Oihane Perea eta Jon Ruiz de Pinedo ofizioan
Bat-batekoa: Iker Pastorrek Aguraingoei kantatu

Kronika

Zalduondoko bertso-eskolak egindako kronika

Lehiarik gabeko bertso-derbi baten kronika

 

Larunbata, goizeko 10:45etan Zalduondoko Zeledon-Toki txiki geratzen hasi zitzaigun. Lapikoak borborka eta labea sutan, patatak nonahi  eta saiheskia sobera. Zalduondoko Zeledonen seme-alabak jo ta ke lanean ibili ziren, Aguraingo Sorginetxetarrak iristerako dena prest egon zedin.

Bazkal ostean, Zalduondoko bertso-eskolako txikienek sorta abestu zuten LOR taldearen zure doinua moldatuz: “Zalduondon, edonon, / bertsotan hasi melon. / Mingaina beroa daukagu / ta ezin isilik egon.” Horrela, bapateko saioari sarrera eman zioten, bi gai jartzaileren gidaritzapean, Aitana Iradier eta Oier Suarez.

Zortziko nagusian Oihane Perea Markitosen larrutan sartu zen, eta Jon Pinedo epaile bertsolari lanetan, batak bestea sutara bota nahian. Zortziko txikian, Josu Campo elizako pareta konpondu nahian zebilen hargin Andaluza izan zen, Egoitz Iradierrek “bera eroriko dek ez akiyok bultza” esaten zion herriko bitxi saltzailea zen bitartean.

Bakarkako lanetan Irati Pinedok Martxoak 8 egunari abestu zion eta Josu Campok ur pistola baten inguruan osatu zituen bi bertso. Aurrekoak atzekoari ariketan Iker Pastorrek gai jartzaileen dei bat jaso zuen “aupa, ondo harrapatzen zaitut? Abestuko zenuke presoen senideen aldeko kalejira batean? Eta, bide batez, bilatu dezakezu Sorginetxeko norbait zurekin kantatzeko?”. Eta horretan aritu ziren, nortzuk abestuko zuten erabakitzen. Gero, Sorginetxeko sorginak (Oihane Pereak) Zalduondoko Aitor Najera, Irati Pinedo eta Naur Junguituri begiak estali zizkien, eta patata gordin bat, kanela makil bat eta limoi erdi bat probarazi zien.

Bukatzen joateko Pablo Jausoro, Oihane Perea eta Jon Pinedoren artean koplaka aritu ziren, habia berean jaiotako txitetatik nor ote zen kukua argitu nahian. Bestalde, Aitor Najera eta Naur Junguitu Zalduondon  gaztetxe bat egin nahian, Josu Camporen aholku eske ibili ziren. Amaieran, librean aritzeko aukera ere izan zuten, eta Jere eta Rikardo musikarien laguntzaz soinu ekipoa jaso zuten. Eta hala bazan edo ez bazan, sar dadila patatan eta atera dadila Zalduondoko iturrian.

 

POTOlitoa

Bertso idatziak

Zalduondoko Bertso-eskola

            Doinua: zure doinua (LOR)

Zalduondoko bertso eskolan

ondo pasatzen dugu

irakasleak zirikatu

hori daukagu helburu

 

Beraiek gu baino gehiago

zirikatzen gaituzte

bertso eskolaren barruan

biltzen dira hainbat gazte

 

Zalduondon edonon

bertsotan hasi melon

Mingaina beroa daukagu

ta ezin isilik egon

 

Lehenengo aldiz kantatzean

oso urduri geunden

baina oraingo honetan berriz

hemen gaude gozatzen

 

Nagusitxoen talde horri

gaurkoan argi uzteko

guk inprobisatu haiek

baino askoz hobeto

 

Oso ondo bazkaldu dugula

zelako bazkaria

Zalduondoko talde honek

badu kategoria

 

Espero dugu gaurko hauxe

zuek hartzea aintzat

eskerrik asko guztioi

muxu bana denentzat

Albisteak

Kuadrilla artekoa bueltaaaan!

Kuadrilla artekoa bueltaaaan!

2014/03/04

Aste honetan bi saio antolatu dira, lau aste falta dira bukatzeko eta apirilaren 5eko egitaraua prest dago, jai herrikoia eta parte hartzailea izango da.

Kuadrilla artekoa bueltaaaan! - Gehiago irakurri

Fitxa

Eguna
2014/03/08
Ordua
14:00
Herria
Zalduondo
Tokia
Zeledon txiki elkartea