Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

martxoak 29, Aramaio

BERTSO-BAZKARIA

Bat-bateko taldeak: Unibertsolariak – Aramaio VS Aramaioko Garratzak

Antolatzailea: Unibertsolariak - Aramaio

Argazkiak

Argazkik gehiago ikusteko

Kronika

Unibertsolariak taldeak egindako kronika

Arabako Bertso Koadrila Artekoaren bukaerara iritsi ginen lehengoan Aramaion. Aguraineko topaketa handia iritsi baino lehenagoko azken saioa izan genuen Aramaioko bi taldeen artean. Koadrila artekoko desafio bakarra Aramaioko Unibertsalari eta Garratzen artean. Saioa larunbatean jokatu zen eguerdian herriko eskolako jantokian,bazkari goxo-goxo baten ondoren.

Aurtengoan ez da egon idatzizko talderik Aramaion baina horrek ez zuen giroa zapuztu. Etxean zeuden bi taldeak, beraien herrian abesten , zapuztu ezin zen familia giro onean.

Bazkal ostean bertsolariak beraien lanekin hasi ziren Jon Izaga gaztea gai-jartzaile lanetan gidari zutelarik. Azken saioa zenez saio desberdin bat egitea zen Aramaioko Unibertsolarien proposamena, umorez beteriko ariketekin.

Ariketen artean bertso-kinitoa izan genuen, patxaran artean bertsolarien errimak dantzan jartzeko. Ondoren Flaneko Txikian izan genituen bertsolariak, bertsoa bota ondoren flan bat jan beharra zeukaten eskuak erabili gabe. Badaude bi flan jan eta gehiago ezin izan zutenak eta animatu eta launa jan zituztenak ere. Makina bitxi bat ere erabili zuten, bertsolariek beraien ahotsa beranduago entzunarazten zituena. Honek hainbat bertso barregarri eta egoera kurioso sortu zituen. Saioa gitarra eta flamenko giroan amaitu zuten bi taldeek.

Laburtuz, familia giro paregabea eta umorea nagusi izan genituen saioan eta nahiz eta desafioa deitu, desafio bakarra publikoa ondo pasaraztea izan zen eta bete zuten.Hala ere, beteranoak, Garratzak, bukatu eta berehala joan ziren, adinak ez omen du laguntzen edo…

Albisteak

Fitxa

Eguna
2014/03/29
Ordua
14:00
Herria
Aramaio
Tokia
San Martin Eskolako jantokian