Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

martxoak 22, Ametzaga

BERTSO-BAZKARIA

Bat-bateko taldeak: Zeledonen seme-alabak – Zalduondo eta Zabala eta estuak – Gasteiz

Antolatzailea: Zeledonen seme-alabak – Zalduondo

Argazkiak

 

Argazki gehiago ikusteko

Kronika

Zalduondoko Zeledonen seme-alabak taldeak egindako kronika

Ametzagan, hain konkretuki, jolastu zuten hitzekin bertsolariek larunbat honetan. Euriarekin batera hasi ziren bertsoak, Zalduondoko zeledonen seme alabak antolaturiko bertso bazkarian. Gonbidatu bezala, Gasteizko zabala eta estuak-eko estuak hurbildu ziren lautadako herritxo honetara.

Bazkari ederra jan ostean, hasi ziren kantuan, 11 bertsolari mahaiaren bueltan Oier eta Aitanaren gidaritzapean. Gai ezberdinen inguruan kantatu zuten; Egoitzek eta Markelek bizilekua aukeratzeko komeriak izan zituzten, bata hirian eta bestea Ametzaga bezalako herritxo batean bizi nahi zuelako. Jonpik eta Andonik, berriz, gaizki ulertu geografiko bat izan zuten. Biek saio berean kantatu behar zuten Ametzagan baina Ametzaga desberdinetara joan ziren. Andoni Lautadara eta Jonpi Zuia aldera. Bakarkako lanekin jarraituz, 4 oinetan, Aitor eta Koldo ari ziren oso gustora. Iratik, makillatu gabe bere printze urdina aurkitu zuen eta Viñasprek errausketaren harira bertsoaldia eskeini zien bertsozaleei. Pastorrek, Txindurri irrati libreko proiektuan sarturik dagoela, 3 "estuei" irratsaio bana egokitu behar zien parrilla osatzeko. Estuetan, Iñakik, 3 zapi banatu zizkien Zalduondoko gazteei. Kopletako saioan, Zalduondoko Naur, Aitor eta Markel bandera espainolarekin zer egin erabakitzen egon ziren eta Gasteizkoak, ordea, Nestletik kaleratutako 3 izozkien paperean sartu behar izan ziren. Bukatzeko, librean aritu ziren eta saioa agurtzeko, bertsolariek euren agurra kantatu zuten, behar bezala amaiera emateko saioari.

Saioa oso giro beroan gozatu zuten eta kanpoko tenperaturarekin zegoen diferentziagatik edo, atera kalera famili argazkia egitera eta puuummm.......euria elurra bihurtu zen Lautadako inguruak zurituz eta bertakoen aurpegietan irribarre zabal bat marraztuz.

Albisteak

Fitxa

Eguna
2014/03/22
Ordua
14:00
Herria
Ametzaga
Tokia
Herriko elkartean