martxoak 15, Gasteiz
BERTSO-BAZKARIA
Bat-bateko taldeak: Bapateroak – Gasteiz eta Mendialdea
Antolatzailea: Bapateroak - Gasteiz
Argazkiak
Kronika
Bapateroak taldea idatzitakoa
Martxoaren 17an, larunbatean, eguerdiko ordubietan hasi zen Gasteizko Kukubarre elkartean bazkaria. Menu oso goxoa prestatu zuten sukaldariek eta bertsozale nahiz bertsolariek ondo gozatu egin zuten. Ondoren bertso saioa gauzatu zen Mendialdeko (Mikel Amezkua, Fernando Antia “Txiki”, Ana Hernandez, Itxaso Balza de Vallejo, Eli Plazaola, Lore Beroiz, Irati León, Rakel Conde, Carlos Garcia de Eulate “Naparra”, Julen Zulaika) eta Bapateroen taldeko lau bertsolarien (Maddalen Arrausi, Jon Santxez, Iñaki Tena eta Unai Argote) ahotatik.
Gai-jartzaileek ere saioa girotu zuten gai dibertigarri eta entretenigarriekin, eta bertsolariek lana izan zuten haien eskakizunak betetzen. Trikitilarien falta izan bazen ere, Unai argote gasteiztarrak albokarekin ezartzen zuen doinua artistek kanta zezaten. Saioa, gitarraren “No woman no cry” doinuaren laguntzaz amaitu zen Iñaki Tena (Bapateroak) eta Julen Zulaikak (Mendialdea) bertsotan eginez eta ikusleen hainbat txisterekin.
Albisteak
Bertsotan egin Kuadrilla artekoan
Bertsotan berriak eta berriak ez direnentzako saioa izan zen Gasteizko Kukubarren.
Kuadrilla artekoa, larunbatean saio bat Gasteizen
Azken asteak, azken saioak eta Kuadrilla artekoaren azken eguna Agurainen, apirilak 5.
Hasteko prest Arabako Bertso-kuadrilla artekoa
Agurainen aurkeztu da Arabako Bertso-kuadrilla artekoa
Fitxa
- Eguna
- 2014/03/15
- Ordua
- 14:00
- Herria
- Gasteiz
- Tokia
- Kukubarre elkartea