Arabako 8 eskualdeak
Arabar Errioxa eskualdea
Arabako Errioxan bertso-eskola bat dago, Oionen, helduen talde bat.
Hiru bertsolari daude eta urtero 8-10 bertso-saio antolatzen dira.
Lau ikastetxetan lantzen da bertsolaritza: Oionen, Bastidan, Lantziegon eta Lapueblan. Guztira, 10-12 urteko 120 umek, hamabostean behin eta ikastorduetan, jasotzen dute bertsolaritza Arabako Bertsozale Elkarteko irakasle baten eskutik.
2014ko Arabako Kuadrilla arteko honetan bat-bateko talde batek eta idatzizko beste batek hartuko dute parte. Saio bat antolatuko du Txandrio Bertso-Eskolak.
Mendialdea eskualdea
Arabako Mendialdean bertso-eskola bat dago, Kanpezun. Bi talde daude: heldu eta gazteen talde bat, eta 10-12 urteko gaztetxoen talde bat.
Plazatan kantatzen duen bertsolari bat dago eta urtero 4-5 bertso-saio antolatzen dira eskualdean.
Hiru ikastetxetan lantzen da bertsolaritza: Maeztu eta Kanpezuko eskolan eta institutuan. Guztira, 10-12 urteko 84 umek, hamabostean behin eta ikastorduetan, jasotzen dute bertsolaritza Arabako Bertsozale Elkarteko irakasle baten eskutik.
2014ko Arabako Kuadrilla arteko honetan bat-bateko eta idatzizko talde banak hartuko dute parte . Saio bat antolatuko du bat-bateko taldeak.
Añana eskualdea
Añanan bertsozaletasuna gorantza doa euskararen ezagutza eta erabileraren eskutik. Gobea,
Langraitz eta Erribera Goitiako ikastetxeetan lantzen da bertsolaritza, guztira, 10-12 urteko 76 umek, hamabostean behin eta ikastorduetan, jasotzen dute bertsolaritza Arabako Bertsozale Elkartearen irakasle baten eskutik.
Urtero 2-3 bertso-saio inguru antolatzen dira.
2014ko Arabako Kuadrilla arteko honetan idatzizko talde batek hartu du parte.
Lautada eskualdea
Lautadan 3 bertso-eskola daude: Agurainen, Zalduondon eta Araian. Adin guztietako 45 lagun 7 taldetan banatuta.
Plazatan kantatzen duten 7 bertsolari daude eta urtero 25 bertso-saio inguru antolatzen dira.
Agurain, Araia, eta Dulantziko 4 ikastetxetan lantzen da bertsolaritza, guztira, 10-12 urteko 245 umek, hamabostean behin eta ikastorduetan, jasotzen dute bertsolaritza Arabako Bertsozale Elkarteko irakasle baten eskutik.
2014ko Arabako Kuadrilla arteko honetan bat-bateko 2 taldek eta idatzizko 5 taldek hartuko dute parte. Lau saio antolatuko dituzte Lautadako Bertso-Eskolek.
Gorbeia eskualdea
Gorbeialdean 4 bertso-eskola daude: Legution, Aramaion, Izarran eta Murgian. Adin guztietako 46 lagun 8 taldetan banatuta.
Plazatan kantatzen duten 10 bertsolari daude eta urtero 40 bertso-saio inguru antolatzen dira.
Aramaio, Legutio, Murgia, Izarra eta Zigoitiko ikastetxeetan lantzen da bertsolaritza, guztira, 10-12 urtetako 162 umek, hamabostean behin eta ikastorduetan, jasotzen dute bertsolaritza Arabako Bertsozale Elkarteko irakasle baten eskutik.
2014ko Arabako Kuadrilla arteko honetan bat-bateko 4 taldek eta idatzizko 2 taldek parte hartuko dute. Sei saio antolatuko dituzte.
Trebiñu eskualdea
Trebiñun Gutxisolo Euskara Elkarteari eta Euskara Zerbitzuari esker abiatu da bertsolaritza.
Urtero 2-3 bertso-saio antolatzen dira.
2014ko Arabako Kuadrilla arteko honetan idatzizko talde batek hartuko du parte.
Gasteiz eskualdea
Gasteizen 6 bertso-gune daude. Adin guztietako 99 lagun 9 taldetan banatuta.
Plazatan kantatzen duten 17 bertsolari daude eta urtero 60 bertso-saio inguru antolatzen dira.
9 ikastetxetan lantzen da bertsolaritza, guztira, 10-12 urteko 871 umek, hamabostean behin eta ikastorduetan, jasotzen dute bertsolaritza Arabako Bertsozale Elkarteko irakasle baten eskutik.
Gasteizko 4 euskaltegietan ere lantzen da bertsolaritza, ikastorduetan irakasle baten eskutik.
2014ko Arabako Kuadrilla arteko honetan bat-bateko 5 taldek eta idatzizko 5 taldek hartuko dute parte. Bost saio antolatuko dira.
Aiaraldea eskualdea
Arabako Aiaraldean 2 bertso-eskola daude, Amurrion eta Laudion. 21 partaide 4 taldetan banatuta.
Bost bertsolari daude eta urtero 22 bertso-saio inguru antolatzen dira.
Hamahiru ikastetxetan lantzen da bertsolaritza. Guztira, 10-12 urteko 625 umek, hamabostean behin eta ikastorduetan, jasotzen dute bertsolaritza Arabako Bertsozale Elkarteko irakasle baten eskutik.
2014ko Arabako Kuadrilla arteko honetan bat-bateko bi taldek eta idatzizko batek parte hartuko dute. Bi saio antolatu dituzte.