Legution eta Gasteizen larunbat honetan Arabako Kuadrilla artekoAren lehenengo saioak
Arabako bertso Kuadrilla artekoa larunbat honetan jarriko da martxan. 2014an lehiarik gabe, autogestionatua, herrikoia eta taldekako bertso-mobida izango da. Otsailaren 1etik apirilaren 5era egingo da, bat-batean eta idatzizko formatuan. Hasiera, Gasteizen eta Legution emango zaio.
Legution lau talde arituko dira: bat-batean Bostibaieta-Legutio eta Bapateroak-Gasteiz eta idatzizkoan Legutioko bertso-eskola eta Murgiako bertso-eskola arituko dira. Ekitaldia bazkari-bueltan izango da, Albertia elkartea. (Bazkari txartela10 €, izena emateko 638 989 851)
Gauean, Gasteizen beste lau talde arituko dira: bat-batean Errexala-Gasteiz etaUrkabustaiz izango dira, eta idatzikoan Bertsoaren saltsan-Gasteiz eta Trebiñuko Gutxisolo Euskara Elkartea. Ekitaldia arratsaldeko 19:00 da, Errexala elkartea. (Bertso-merendua 5 €, izena emateko 610377353).