Aramaion umorea nagusi Kuadrilla artekoaren azken jaia aurretik
Azken festa handia iritsi baino lehenagoko azken saioa izan zen Aramaioko bi taldeen artean. Kuadrila artekoko desafio bakarra Aramaioko Unibertsalari eta Garratzen artean. Desafioa deitu, baina desafio bakarra publikoa ondo pasaraztea izan zen eta bete zuten.
Saioa larunbatean jokatu zen, eguerdian, herriko eskolako jantokian, bazkari goxo-goxo baten ondoren.
Bazkal ostean bertsolariak beraien lanekin hasi ziren Jon Izaga gaztea gai-jartzaile lanetan gidari zutelarik. Saio desberdin bat egitea zen Aramaioko Unibertsolarien proposamena, umorez beteriko ariketekin.
Ariketa bitxiak ez ziren falta, bertso-kinitoa, bertso-flan jana eta makina bitxi bat ere erabili zuten non bertsolariek beraien ahotsa beranduago entzunarazten zituena. Honek hainbat bertso barregarri eta egoera kurioso sortu zituen. Saioa gitarra eta flamenko giroan amaitu zuten bi taldeek. Familia giro paregabea eta umorea nagusi izan zen saioan.
Apirilak 5 Agurainen
Urtarrilaren 18tik apirilaren 5era arte, astero lagun arteko saioak antolatu dira Araban zehar, guztira 19 bertso-saio. Bat-bateko 15 taldek parte hartu dute, haiek izan dira Kuadrilla artekoaren motorra. Saioetan ere idatziko 18 taldek parte hartu dute bertso sorta idatziak kantatuz. Bertsogintzan parte hartzea izan du helburu nagusia Kuadrilla arteko honek eta ondo bete du bere helburua.
Apirilaren 5a talde guztien topaketa eguna izan nahi du. Filosofia berbera mantenduz, talde guztiek parte hartuko dute egun osoko festa honetan.