Arabako Kuadrilla artekoaren "prime time" hirugarren asteburuan
Arabako Bertso-kuadrilla artekoaren hirugarren asteburua beteta dator. Bost saio egingo dira Arabako bost eskualde ezberdinetan.
Ostiralean, Mendialdea eskualdeko Ataurin afaria antolatu dute Mendialdeko Bertso-Eskolakoek. Gasteizko Errexalako taldea joango da bat-bateko saioan kantatzera. Idatzizko modalitatean bertakoek bertso-sorta egingo dute eta Haizem@n albokari taldeak ere idatzita eramango du berea.
Larunbatean huri bertso-bazkari egingo dira. Bat Oionen, Zalduondoko taldeak kantatuko du bertako Txandrio taldearekin. Idatzizkoan Oion eta Bianako trikitilariek osatutako Oiana Triki Band taldeak bertso-sorta kantuko du. Bazkaldu ostean ere, Aramaioko Marixeka elkartean bertako Aramaioko Garratzak eta Gasteiztik etorritako Aizkorak Zorroztu taldeek kantatuko dute bat-batean. Saratxo herrian ere bertso-bazkari formatuan egingo da Amurrio eta Legutioko talden artekoa.
Larunbat gauean Ozaetan antolatu dute, asteburuko azken saioa, Aguraingo Sorginetxe taldekoek. Aiaraldeko Ai Zapotxin taldea hurbilduko da bat-batean jarduteko. Idatzizko modalitatean ere Lautadako bi talde egongo dira, hauexek, The Rotabators eta Aguraingo Gazte Asanblada.
Talde kanporaturik ez
Aurtengo Kuadrilla artekoan ez da txapeldunik egongo baina horren truke taldeak ez dira kanporatuko Kuadrilla artekoak irauten duen bitartean.
Helburu nagusia parte hartzea sustatzea izanda, idatzizko eta bat-bateko talde guztiei parte hartzeko aukera berberak eskainiko dizkio Kuadrilla arteko honek. Ez da sailkapenik egongo, talde mailaketarik ez... Eta azkeneko egunak topaketa izaera izango du; apirilaren 5ean talde guztiek izango dute kantatzeko aukera. Parte hartzeko sistema honek ahalbideratzen du bertso kuadrilla guztien egoerara eta izaerara egokitzea. Arabako taldeen izaeraren aniztasuna eta bertso-saio formatuen aniztasuna errespetatzen ditu.