Ekaitz Samaniegok lortu du txapelketarako pasea Legutioko kanporaketan
2024ko Arabako Bertsolari Txapelketako kanporaketak hasi dira. 24 bertsolarik jokatuko dute fase hau. Hirugarren saioa Legution jokatu da.
Jokoan aritutako sei bertsolariak, hurrengoak:
- Izar Mendiguren Cosgaya - Laudio
- Eukene de los Aires Amundarain - Gasteiz
- Hegoi Amabizka Gamiz - Gasteiz
- Danel Herrarte Nafarrate - Aramaio
- Ekaitz Samaniego Curiel - Gasteiz
- Rikardo Gonzalez de Durana Alzola - Oreitia
Lehenengo fase honetan 10na bertso puntuagarri kantatu dituzte bertsolariek. Ariketa guztiak amaitua, Ekaitz Samaniego izan da puntu gehien lortu duen bertsolaria, beraz zuzenean sailkatua egongo da 2024an hasiko den Txapelketara. Gainontzeko 13ak puntuazioaren hurrenkeran sailkatuko dira. Puntuazioak ondorengoak izan ziren:
Ekaitz Samaniego: 172.5 puntu
Rikardo Gonzalez de Durana: 172 puntu
Danel Herrarte: 171 puntu
Izar Mendiguren: 169.5 puntu
Eukene De los Aires: 163 puntu
Hegoi Amabizka: 161.5 puntu
Lierni Altuna izan da Legution aurkezlea. Kanporaketetako, epaimahaia, horrela osatuta dago: Patxi Aizpurua, Ainhoa Aizpurua eta Mikel Fernandez de Arroyabe.