Azken bi kanporaketak Legutio eta Araian jokatuko dira asteburu honetan
2023/10/26
2024ko Arabako Bertsolari Txapelketarako azken kanporaketa erabakiorrak asteburu honetan jokatuko dira Legution eta Araian. Igandean jakingo da zein bertsolari pasako diren urtarrilean hasiko den Txapelketara. Seina bertsolari izango dira saio bakoitzean, sarrerak bertsosarrerak webgunean eskuragai.
Lehen asteburuko saioak burututa, kanporaketak amaitzeko bi saio falta dira, bata Legution jokatuko da larunbatean eta bigarrena igandean Araian.
Legution, urriaren 28an, larunabata. Hirugarren kanporaketa izango da, 19:00etan hasiko da.
Legution kantatuko duten bertsolariak, hurrengoak izango dira:
- Rikardo Gonzalez de Durana Alzola - Oreitia
- Ekaitz Samaniego Curiel - Gasteiz
- Danel Herrarte Nafarrate - Aramaio
- Eukene de los Aires Amundarain - Gasteiz
- Hegoi Amabizka Gamiz - Gasteiz
- Izar Mendiguren Cosgaya - Laudio
Gai emailea Lierni Altuna Ugarte izango da.
Araian, urriaren 29an, igandea, laugarren kanporaketa izango da,17:30ean hasiko da.
Araian kantatuko duten bertsolariak, hurrengoak izango dira:
- Asier Otamendi Alkorta - Urretxu
- Manuel Bendala Garcia-Donas - Sevilla
- Oier Arbina Vadillo - Agurain
- Aitor Najera Saez de Vicuña - Zalduondo
- Aroa Arrizubieta Barredo - Gasteiz
- Eli Zaldua Barquin - Gasteiz
Gai emailea Oier Suarez Hernando izango da.