Unai Anda izan da garaile Izorian jokatutako lehen kanporaketan
2024ko Arabako Bertsolari Txapelketako kanporaketak hasi dira. 24 bertsolarik jokatuko dute fase hau. Lehen saio Izorian jokatu da.
Jokoan aritutako sei bertsolariak, hurrengoak:
Unai Anda Delika (Amezaga)
Felipe Zelaieta Txurruka (Mallabia)
Unai Mendibil Etxeberria (Amurrio)
Xabier Antia Zuaznabar (Gasteiz)
Martin Abarrategi Sarrionandia (Aramaio)
Ainara Balantzategi (Gasteiz)
Lehenengo fase honetan 10na bertso puntuagarri kantatu dituzte bertsolariek. Ariketa guztiak egin ondoren, Unai Andak lortu du puntu gehien, 196.5 puntu, beraz zuzean sailkatua izango da 2024ko Arabako Bertsolari Txapelketara. Gainontzeko 13ak puntuazioaren hurrenkeran sailkatuko dira. Puntuazioak ondorengoak izan ziren:
Unai Anda: 196,5 puntu
Martin Abarrategi: 182,5 puntu
Felipe Zelaieta: 175,5 puntu
Xabi Antia: 169 puntu
Unai Mendibil: 158 puntu
Ainara Balantzategi: 110,5 puntu
Irati Martinez izan da Izoriako aurkezlea. Kanporaketetako, epaimahaia, horrela osatuta dago: Patxi Aizpurua, Ainhoa Aizpurua eta Mikel Fernandez de Arroyabe.
Bihar larunbata, Biasterin, bigarren kanporaketa jokatuko da.
Hemen Izoriako saioko irudi batzuk