Biasterin jokatutako bigarren kanporaketa Maddi Agirrek irabazi du
2024ko Arabako Bertsolari Txapelketako kanporaketak hasi dira. 24 bertsolarik jokatuko dute fase hau. Bigarren saio Biasterin jokatu da.
Jokoan aritutako sei bertsolariak, hurrengoak:
Maddi Agirre Epelde - Gasteiz
Orlando Arreitunandia Arinas - Mutriku
Irati Anda Villanueva - Gasteiz
Aitor Ugarte Eriz - Aramaio
Sabin Abarrategi Sarrinandia - Aramaio
Marta De Pedis - Italia
Lehenengo fase honetan 10na bertso puntuagarri kantatu dituzte bertsolariek. Ariketa guztiak amaitua, Maddi Agirre izan da puntu gehien lortu duen bertsolaria, beraz zuzenean sailkatua egongo da 2024an hasiko den Txapelketara. Gainontzeko 13ak puntuazioaren hurrenkeran sailkatuko dira. Puntuazioak ondorengoak izan ziren:
Maddi Agirre: 188 puntu
Aitor Ugarte: 185 puntu
Orlando Arreitunandia: 179 puntu
Sabin Abarrategi: 169.5 puntu
Irati Anda: 163 puntu
Marta De Pedisi: 117.5 puntu
Oier Azkarraga izan da Biasterin aurkezlea. Kanporaketetako, epaimahaia, horrela osatuta dago: Patxi Aizpurua, Ainhoa Aizpurua eta Mikel Fernandez de Arroyabe.
Hurrengo saioa urriaren 28an jokatuko da Legutioko Kultur Etxean.
Hemen Biasteriko saioko argazki batzuk.