Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

2024ko Arabako bertsolari Txapelketara sailkatzeko kanporaketak urrian hasiko dira

2023/10/10
2024ko Arabako Bertsolari Txapelketara sailkatzeko 4 kanporaketa jokatuko dira urriaren 20tik aurrera, Izorian, Biasterin, Legution eta Araian. 13 bertsolari sailkatuko dira urtarrrilean hasiko den txapelketarako.

2024ko Arabako Bertsolari Txapelketan 18 bertsolarik parte hartuko dute, 29k izena eman dute eta urrian jokatuko diren 4 kanporaketan 13 bertsolari sailkatuko dira, 2022ko txapelketako finalistak zuzenean sailkatuta daude.

2022ko txapelketaren sailkapenaren arabera osatu dira kanporaketetako saioak. Eta 2022ko txapelketan parte hartu ez zuten bertsolariak sailkapenaren bukaeran kokatu dira, hurrenkera alfabetikoan.

Kanporaketetan, saio bakoitzeko irabazlea zuzenean sailkatuko da 2024ko txapelketarako eta gainontzeko bertsolariak puntuazioaren arabera sailkatuko dira. 2022ko txapelketako 5 finalistak izena eman dute 2024ko txapelketan parte hartzeko, beraz, 13 bertsolari sailkatuko dira. Orotara, 18 bertsolariko taldea osatuko dute 2024ko Arabako Bertsolari Txapelketan.

4 kanporaketak 4 egunetan banatuta, Izoria, Biasteri, Legutio eta Araian jokatuko dira.

1.kanporaketa, IZORIA, urriak 20, ostirala, 20:00etan, Unai Anda, Felipe Zelaieta, Unai Mendibil, Xabi Antia, Martin Abarrategi eta Ainara Balantzategi. Gai-jartzailea: Irati Martinez.

2.kanporaketa, BIASTERI, urriak 21, larunbata, 18:00etan, Maddi Agirre, Orlando Arreitunandia, Irati Anda, Aitor Ugarte, Sabin Abarrategi eta Marta De Pedis.  Gai-jartzailea: Oier Azkarraga.

3.kanporaketa, LEGUTIO, urriak 28, larunbata, 19:00etan, Rikardo Gonzalez de Durana, Ekaitz Samaniego, Danel Herrarte, Eukene De los Aires, Hegoi Hamabizka eta Izar Mendiguren. Gai-jartzailea: Lierni Altuna.

4.kanporaketa, ARAIA, urriak 29, igandea, 17:30ean, Asier Otamendi, Manu Bendala, Oier Arbina, Aitor Najera, Aroa Arrizubieta eta Eli Zaldua. Gai-jartzailea: Oier Suarez

10 bertso puntuagarri izango dituzte bertsolariek, ondorengoak:
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian.
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian.
Bakarka, hasierako puntua emanda, bertso bina zortziko txikian.
Bakarka, gaia emanda, bertso bina neurri librean.