Rikardo Gonzalez de Durana Alzola
Bertsolaria. Gasteizko Bertso-Eskolaren sortzaileetakoa (1982). 1984an, Arabako Lehenengo Bertsolari Txapelketan parte hartu zuen. Geroztik, San Prudentzio Sariketan urtero parte hartu izan du eta birritan izan da txapeldun. Arabako Bertsolari Txapelketan ohiko partaidea. 2010eko Kuadrilla arteko Txapelketan "Kakiturri" taldean finalista. Arabaz kanpolko sariketetan ere (Xenpelar...). Plaza-saioetan askotan kantari. Arabako Bertsozale Elkarteko lehendakaria izan zen.