Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Iñaki Viñaspre Simon

Abetxukuko bertsolaria. 2002an eta 2003an, Arabako Eskolarteko Txapelketan txapeldun. 2004tik Arabako Bertsolari Txapelketan finalista. Arabako Bertsozale Elkarteko irakaslea eta udalekuetako begiralea. Hala Bedi irratiko Bertxoko saioaren esataria eta Bertxoko sariketaren antolatzailea urte askotan. Arabako Bertsozale Elkarteko zuzendaritza kidea izan da. Plazako saio askotako bertsolaria da.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Laudio, otsailak 11

Iñaki Viñaspre Simon, Izar Mendiguren Cosgaya 8ko nagusia
Auzokideak zarete eta etxe zahar batean bizi zarete. Zuk IZAR, atarian obra egin nahi duzu irisgarri bihurtzeko, zuk IÑAKI ez duzu obra ordaintzeko dirurik.
Iñaki Viñaspre Simon, Unai Anda Delika 8ko txikia
Jatetxe bateko langileak zarete. Kokoteraino zaudete jendeak interneten jartzen dituen iruzkinekin.
Iñaki Viñaspre Simon, Asier Otamendi Alkorta 10eko txikia
Bikotea zarete, IÑAKI, ASIER ohean sartzen denean , mugikorrean bideoak ikusten hasten da. Nazkatuta zaude.
Iñaki Viñaspre Simon Bakarka, gaia emanda
Badakizu aurretik duzun erronkari heltzeko zure indar guztiak beharko dituzula, baina erretzeari uzteko prest zaude.