Ekaitz Samaniego Curiel
2005ean, Gasteizko Bertso-Eskolan ikasle. 2006an, Arabako Eskolarteko Txapelketan irabazle suertatu zen. 2007an Arabako Bertsolari Txapelketan partaide lehenengo aldiz. 2010ean, Arabako Kuadrilla arteko Txapelketan "Muñoko katuak" taldean parte hartu zuen. Bertxoko sariketan, beste sariketetan eta plaza saioetan ere kantatu du. Hala Bedi Irrati libreko Bertxoko saioan ere esataria izan da. Bertsolaritza kalean sustatzeko, saio, formato... askotan eragile bilakatu da.