Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Xabi Ricok jatziko dio txapela 2024ko Arabako bertsolari txapeldunari

2024/03/07
Arabako txapelketa hasi zela 40 urte betetzen diren honetan, edizio hartan kantatu zuen bertsolarietako bat da Xabi. 80ko hamarkadan Arabako lehen bertso eskolen sortzaile eta bultzaltzaile.

Arabako Bertsolari Txapelketak XVI. edizioa jokatzen duen honetan, 40 urte pasa dira lehena jokatu zenetik. Lehen txapelketa eta gero etenaldia izan zen eta 1990etik 2001era bitartean  Prudentzio Deuna Estibalizko Ama bertso Sariketa izan zen Arabako bertsolarien indarrak urtero neurtzeko plaza. 2002an berriz ere Arabako Bertsolari txapelketa bezala jardun zuen ekimenak, urtero 2009ra artean. Orduan erabaki baitzen, gaurdaino, bi urtetik behin heltzea lehiari. 

Arabako Bertsozale Elkarteak orain 40 urte txapelketako plazari hasiera eman zion Xabi Rico Iturriotzi aitortza egin nahi dio eta eskerrak eman egindako ibilbide eta lanagatik. 

Euskara etxean jaso ez baduen ere 26 urterekin euskaldundu zen eta 1981ean sortu zion bertsoak zirrara, Xabier Amurizaren gidaritzapean UEUko bertsolaritza ikastaroan parte hartu zuenean. Ikastarotik bueltan arabar gazte talde batek Abel Enbeitaren atera jo zuten bertsotan ikasteko asmoz.

1982an Abel Enbeita, Rikardo Gonzalez de Durana, Patxi Aizpurua eta beste batzuekin batera Gasteizko Bertso Eskola sortu zuten. 1980-1990 urteen bueltan, hamarkada oso bat eman zuen bertso eskolako irakasle modura eta Arabako hainbat sariketa eta txapelketetan parte hartu du bertsolari gisa gehien bat, baina baita epaile, gai jartzaile, biltzaile edota antolatzaile gisara ere.

Martxoaren 16an jokatuko den finalean, 2024ko Arabako Bertsolari Txapelketako irabazleari, Xabi Rico Iturriotzek jantziko dio txapela.