Oionen jokatuko da bigarren final laurdena igande honetan
Bigarrren final laurdena Oionen jokatuko da igande honetan, arratsaldeko 17:30ean zineman.
Lehen faseko 2. saioa izango da Oiongoa. Lehen saioan aurreko igandean izan zen Izarran eta Laudion izango da Txapelketako lehen fasearen lekuko.
Oionen, otsailaren 4an, igandea, 2024ko Arabako Bertsolari Txapelketako bigarren final laurdena izango da, 17:30ean hasiko da.
Oionen kantatuko duten bertsolariak, hurrengoak izango dira:
- Manex Agirre Arriolabengoa - Aramaio
- Xabi Igoa Eriz - Aramaio
- Rikardo Gonzalez de Durana Alzola - Oreitia
- Orlando Arreitunandia Arinas - Mutriku/Bastida
- Aroa Arrizubieta Barredo - Gasteiz
- Maddi Agirre Epelde - Gasteiz
Gai emailea Eli Plazaola Zubizarreta (Zumarraga/Kanpezu) izango da.
Kantatuko duten bertsolarien artean aipatzekoa da:
-Manex Agirre 2000ko Arabako Eskolarteko txapelduna izan zen. 2010, 2018 eta 2020ko Arabako Kuadrilla arteko Bertso Txapelketan, Aramaioko talde ezberdinetako txapeldun taldeko kide izan zen (Xabi Igoarekin batera). Euskal Herriko 2013 eta 2022ko Txapelketa Nagusian parte hartu zuen. 2011 eta 2015eko Arabako Bertsolari Txapelketetan txapeldun.
-Xabi Igoa 2010, 2018 eta 2020ko Arabako Kuadrilla arteko Bertso Txapelketan, Aramaioko talde ezberdinetako txapeldun taldeko kide izan zen (Manex Agirrerekin batera).Arabako Bertsolari Txapelketako finalista izan da 2015ean, 2017an, 2019an eta 2022an.
-Rikardo Gonzalez de Duranak 2010eko Kuadrilla arteko Txapelketan "Kakiturri" taldean finalista izan zen. 1984an, Arabako Lehenengo Bertsolari Txapelketan parte hartu zuen.
-Aroa Arrizubietak 2016, 2017 eta 2019an Arabako Eskolartekoa irabazi zuen. 2017an Euskal Herriko Eskolartekoa irabazten duen lehenengo arabarra izan zen. 2019an parte hartu zuen lehen aldiz Arabako Bertsolari Txapelketan eta finalista izan zen.
-Maddi Agirre 2021, 2022 eta 2023ko Arabako Eskolarteko txapelduna izan da.
Saioaren informazio gehiago hemen