Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Igandean Laudion jokatuko da hirugarren final laurdena

2024/02/08
Arabako Bertsolari Txapelketak XVI. edizioa jokatuko du aurtengoan eta 40 urte beteko dira lehen txapelketa jokatu zelarik. Laudion burutuko da hirugarren eta azken final laurdena. Sei bertsolarik parte hartuko dute saion, sarrerak bertsosarrerak webgunean eskuragai.

Hirugarren final laurdena Laudion jokatuko da igande honetan, arratsaldeko 17:30ean Kasinoan.

Lehen faseko 3. eta azken saioa izango da Laudiokoa. Lehen eta bigarren saioak aurrekon igandeetan jokatu ziren Izarran eta Oionen. Laudiok borobilduko du Txapelketako lehen fasea eta bertan jakingo da zein bertsolari arituko diren Aramaion Peru Abarrategirekin batera eta zeintzut Aroa Arrizubietarekin Dulantzun.

Laudion, otsailaren 11n, igandea, 2024ko Arabako Bertsolari Txapelketako hirugarren final laurdena izango da, 17:30ean hasiko da.

Laudion kantatuko duten bertsolariak, hurrengoak izango dira:

Gai emailea Oier Azkarraga Grajales (Zuia)  izango da.

Kantatuko duten bertsolarien artean aipatzekoa da:

-Iñaki Viñaspre 2002an eta 2003an, Arabako Eskolarteko Txapelketan txapeldun. 2004tik Arabako Bertsolari Txapelketan finalista, 2019ko txapelduna. 2023 Arabako Kuadrillartekoa irabazi zuen taldeko partaide izan zen, "Katuko Muñoak" taldekoa. 

-Izar Mendiguren 2005eko Arabako Eskolarteko Txapelketan parte hartu zuen eta irabazi egin zuen. 

-Martin Abarrategi 2021eko Arabako binakako bertsolari Txapelketa irabazi zuen Manex Agirrerekin bikotea osatuz. 

-Asier Otamendi 1997-2001 San Prudentzio Sariketan 5 aldiz txapeldun eta 2002, 2004, 2005 eta 2008ko Arabako Bertsolari Txapelketako txapelduna izan da.

SARRERAK hemen eskuragai

Saioaren informazio gehiago hemen