Peru Abarrategik irabazi du Izarran jokatutako lehen final laurdena
Iritsi da 2024ko Arabako Bertsolari Txapelketa, XVI. edizioa da aurtengoa eta berrogei urte betetzen dira Arabako lehen txapelketa jokatu zela. Azken edizioetan irudikatu genuen ibilbideari jarraiki, Arabako bertsolaritzaren gailurrak irudikatzen dituen paisaia prest, 18 bertsolariekin jokatuko den txapelketako lehen fasea hasi da gaur, final laurdenak. Lehen saioa Izarran jokatu da.
Jokoan aritutako sei bertsolariak, hurrengoak:
Paula Amilburu Izargarai (Aramaio)
Danel Herrarte Nafarrate (Aramaio)
Eli Zaldua Barquin (Gasteiz)
Peru Abarrategi Sarrionaindia (Aramaio)
Ekaitz Samaniego Curiel (Gasteiz)
Aitor Ugarte Eriz (Aramaio)
Lehen fase honetan 13na bertso puntuagarri kantatu dituzte bertsolariek. Ariketa guztiak egin ondoren, Peru Abarrategik lortu du puntu gehien, 259 puntu. Hiru final laurdenetako puntuazioaren hurrenkeran osatuko dira finalerdiak. Puntuazioak ondorengoak izan ziren:
Peru Abarrategi: 259 puntu
Aitor Ugarte: 250 puntu
Eli Zaldua: 250 puntu
Paula Amilburu: 249,5 puntu
Ekaitz Samaniego: 242,5puntu
Danel Herrarte: 238,5 puntu
Hamaihiru lagunez osatutako gai-jartzaile taldetik Olatz Santocildes Martinez izan da Izarrako aurkezlea. Lehen faseko, final laurdenetako epaimahaia, horrela osatuta dago: Ekaitz Elorriaga Anduaga, Aitor Jimenez Tolosana eta Egoitz Iradier Martinez de Albeniz. Endika Jimenez Enbeita idazkari lanetan.
Hurrengo saioa, otsailaren 4an izango da Oionen, bertako zinema aretoan, arratsaldeko 17:30ean.