Izarran, igandearekin emango zaio hasiera 2024ko Arabako Bertsolari Txapelketari
Lehen final laurdena Izarran jokatuko da igande honetan, arratsaldeko 17:30ean Kultur Etxean.
Behin hasiera emanda, datozen hiru asteburuetan lehen fasea jokatuko da 3 saiotan, 3 herritan: Izarra, Oion eta Laudio izango dira Txapelketako lehen fasearen lekuko.
Izarran, urtarrilaren 28an, igandea, hasiko da 2024ko Arabako Bertsolari Txapelketa. Lehenengo final laurdena izango da, 17:30ean hasiko da.
Izarran kantatuko duten bertsolariak, hurrengoak izango dira:
- Aitor Ugarte Eriz - Aramaio
- Danel Herrarte Nafarrate - Aramaio
- Ekaitz Samaniego Curiel - Gasteiz
- Eli Zaldua Barquin -Gasteiz
- Paula Amilburu Izargarai - Aramaio
- Peru Abarrategi Sarrionaindia - Aramaio
Gai emailea Olatz Santocildes Martinez (Izarra) izango da.
Kantatuko duten bertsolarien artean aipatzekoa da:
-Aitor Ugarte 2018 eta 2020ko Arabako Eskolarteko txapelduna izan zen.
-Danel Herrartek 2020ko Kudrillartekoan irabazi zuen, Aramaioko "Izenbakuek" taldeko kidea izan zen (Peru Abarrategirekin batera).
-Ekaitz Samaniego 2023an , Arabako Kuadrillartekoa irabazi zuen taldeko partaide izan zen, "Katuko Muñoak" taldekoa (Eli Zalduarekin batera).
-Eli Zaldua 2023an , Arabako Kuadrillartekoa irabazi zuen taldeko partaide izan zen, "Katuko Muñoak" taldekoa (Ekaitz Samaniegorekin batera).
-Paula Amilburu 2012an Arabako Eskolarteko txapelketako txapelduna izan zen eta 2022ko Arabako Bertsolari Txapelketako finalista izan zen.
-Peru Abarrategi Arabako Eskolarteko Txapelduna izan zen 2013an eta 2014an, 2020ko Kudrillartekoan irabazi zuen, Aramaioko "Izenbakuek" taldeko kidea izan zen (Danel Herrarterekin batera) eta 2022ko Arabako Bertsolari Txapelketako txapelduna da.
Saioaren informazio gehiago hemen