Bigarren finalerdia Dulantzin jokatuko da larunbatean
Bigarren finalerdia Dulantzin jokatuko da larunbatean, arratsaldeko 17:30ean Kultur Etxean.
Bigarren faseko 2. eta azken saioa izango da Dulantzikoa. Saio irabazlea zuzenean pasako da martxoaren 16an Gasteizko Printzipal Antzokian jokatuko den finalera Manex Agirrerekin batera.
Dulantzin, martxoaren 2an, larunbata, 2024ko Arabako Bertsolari Txapelketako bigarren finalerdia izango da, 17:30ean hasiko da.
Dulantzin kantatuko duten bertsolariak, hurrengoak izango dira:
- Aitor Ugarte Eriz - Aramaio
- Aroa Arrizubieta Barredo - Gasteiz
- Asier Otamendi Alkorta - Urretxu/Gasteiz
- Izar Mendiguren Cosgaya - Laudio
- Paula Amilburu Izargarai - Aramaio
- Xabi Igoa Eriz - Aramaio
Gai emailea Marta Ugarte Abasolo (Artea/Gasteiz) izango da.
Kantatuko duten bertsolarien artean aipatzekoa da:
-Aitor Ugarte 2018 eta 2020ko Arabako Eskolarteko txapelduna izan zen.
-Aroa Arrizubietak 2016, 2017 eta 2019an Arabako Eskolartekoa irabazi zuen. 2017an Euskal Herriko Eskolartekoa irabazten duen lehenengo arabarra izan zen. 2019an parte hartu zuen lehen aldiz Arabako Bertsolari Txapelketan eta finalista izan zen.
-Asier Otamendi 1997-2001 San Prudentzio Sariketan 5 aldiz txapeldun eta 2002, 2004, 2005 eta 2008ko Arabako Bertsolari Txapelketako txapelduna izan da.
-Izar Mendiguren 2005eko Arabako Eskolarteko Txapelketan parte hartu zuen eta irabazi egin zuen.
-Paula Amilburu 2012an Arabako Eskolarteko txapelketako txapelduna izan zen eta 2022ko Arabako Bertsolari Txapelketako finalista izan zen.
-Xabi Igoa 2010, 2018 eta 2020ko Arabako Kuadrilla arteko Bertso Txapelketan, Aramaioko talde ezberdinetako txapeldun taldeko kide izan da. Arabako Bertsolari Txapelketako finalista izan da 2015ean, 2017an, 2019an eta 2022an.