Aretoa bete jokatu zen Araian txapelketako lehen final laurdena
Heldu da Arabako Bertsolari Txapelketa. Arabako bertsolaritzaren bidea irudikatzen duen irudia fondoan, mikroak eta bertsozaleak prest, 18 bertsolariekin jokatuko den txapelketako lehen fasea hasi da, final laurdenak. Lehen saioa Araian jokatu zen aurreko larunbatean.
Jokoan aritutako sei bertsolariak, hurrengoak:
Manex Agirre Arriolabengoa(Aramaio)
Paula Amilburu Izargarai (Aramaio)
Felipe Zelaieta Txurruka (Gasteiz)
Rikardo Gonzalez de Durana Alzola (Oreitia)
Iñaki Viñaspre Simon (Abetxuku)
Jon Ruiz de Pinedo Lekuona (Zalduondo)
Lehenengo itzuli honetan 13 bertso puntuagarri kantatu zituzten bertsolariek. Ariketa guztiak egin ondoren, Iñaki Viñasprek lortu zuen puntu gehien, 258 puntu. Hiru final laurdenetako puntuazioaren hurrenkeran osatuko dira finalerdiak. Puntuazioak ondorengoak izan ziren:
Iñaki Viñaspre: 258 puntu
Manex Agirre: 251,5 puntu
Paula Amilburu: 228 puntu
Rikardo Gonzalez de Durana: 222,5 puntu
Felipe Zelaieta: 205,5 puntu
Jon Ruiz de Pinedo: 201 puntu
Hamabi lagunez osatutako gai-jartzaile taldetik Marta Ugarte izan zen Araiako aurkezlea. Lehenengo itzuliaren 3 final laurdenetako epaimahaia, horrela osatuta dago: Ekaitz Elorriaga, Iker Elexpuru eta Fernando Sopelana. Idazkari lanetan Manex Garaio.
Datorren larunbatean, Zigoitian, bigarren final laurdena jokatuko da.