Aramaioko finalerdirako sarrerak agortuta
2024/02/22
Larunbatean Aramaion jokatuko den lehen finalerdirako sarrerak agortu dira. Dulantzin jokatuko den bigarren finalerdirako bertsosarrerak webgunean dituzue sarrerak eskuragarri.
Lehen finalerdia Aramaion jokatuko da larunbatean, arratsaldeko 17:30ean Kultur Etxean eta dagoeneko agortu dira sarrera guztiak.
Aramaion, otsailaren 24an, larunbata, 2024ko Arabako Bertsolari Txapelketako lehen finalerdia izango da, 17:30ean hasiko da.
Aramaion kantatuko duten bertsolariak, hurrengoak izango dira:
- Ekaitz Samaniego Curiel - Gasteiz
- Eli Zaldua Barquin -Gasteiz
- Iñaki Viñaspre Simon - Abetxuku
- Manex Agirre Arriolabengoa - Aramaio
- Peru Abarrategi Sarrionaindia - Aramaio
- Unai Anda Delika - Ametzaga
Gai emailea Etxaun Otaño Zinkunegi (Altza/Gasteiz) izango da.