Aroa Arrizubietak irabazi du finalerdietarako bigarren txartela
Iritsi da 2024ko Arabako Bertsolari Txapelketa, XVI. edizioa da aurtengoa eta berrogei urte betetzen dira Arabako lehen txapelketa jokatu zela. Azken edizioetan irudikatu genuen ibilbideari jarraiki, Arabako bertsolaritzaren gailurrak irudikatzen dituen paisaia prest, 18 bertsolariekin jokatuko den txapelketako lehen fasea hasi da gaur, final laurdenak. Bigarren saioa Oionen jokatu da.
Jokoan aritutako sei bertsolariak, hurrengoak:
Maddi Agirre Epelde (Gasteiz)
Xabi Igoa Eriz (Aramaio)
Rikardo Gonzalez de Durana Alzola (Oreitia)
Aroa Arrizubieta Barredo (Gasteiz)
Orlando Arreitunandia Arinas (Urretxu-Bastida)
Manex Agirre Arriolabengoa (Aramaio)
Lehen fase honetan 13na bertso puntuagarri kantatu dituzte bertsolariek. Ariketa guztiak egin ondoren, Aroa Arrizubietak lortu du puntu gehien, 261,5 puntu. Hiru final laurdenetako puntuazioaren hurrenkeran osatuko dira finalerdiak. Puntuazioak ondorengoak izan ziren:
Aroa Arrizubieta: 261,5 puntu
Xabi Igoa: 259,5 puntu
Manex Agirre: 259,5 puntu
Maddi Agirre: 241,5 puntu
Rikardo Gonzalez de Durana: 234,5 puntu
Orlando Arreitunandia: 226 puntu
Hamahiru lagunez osatutako gai-jartzaile taldetik Eli Plazaola izan da Oiongo aurkezlea. Lehen faseko, final laurdenetako epaimahaia, horrela osatuta dago: Ekaitz Elorriaga Anduaga, Aitor Jimenez Tolosana eta Egoitz Iradier Martinez de Albeniz. Endika Jimenez Enbeita idazkari lanetan.
Hurrengo saioa, otsailaren 11an izango da Laudion, Kasinoan, arratsaldeko 17:30ean.