2024 Arabako Bertsolari Txapelketa aurkeztu da
Arabako Bertsozale Elkarteak, Baranbioko Garrastatxu Txokoan aurkeztu du 2024ko Arabako Bertsolari Txapelketa.
Goraipatu da 1982an jokatu zela lehen Arabako Bertsolari Txapelketa, orain 40 urte. Urte guzti hauetan zehar Arabako bertsogintzak egin duen bidea azaldu da eta txapelketek egindako geldiauneak aipatu dira: 1982an Arabako Bertsolari Txapelketa, 1990ean Prudentzio Deuna sariketa, 2012an Arabako Bertso Kuadrilla artekoa, 2021an Arabako Binakako bertsolari Txapelketa eta 2024an 40 urte lehen txapelketa burutu zela, beraz bada zer ospatua Araban.
Bi lagunek hartu dute hitza. Lehengoa, Egoitz Iradier Elkarteko sustapen arduradunak eman ditu txapelketari buruzko xehetasunak. Ondoren, Patxi Aizpuruak hartu du hitza, orain 40 urte Arabako Bertsolari Txapelketan parte hartutako kide eta Elkarteko idazkaria.
Txapelketako lehenengo final laurdena urtarrilaren 28an jokatuko da, Izarrako Kultur Etxean. Eta martxoaren 16an bukatuko da, Gasteizko Printzipal Antzokian. Hiru final laurden, 2 finalerdi eta finala. Final laurdenak: Izarra, Oion eta Laudion. Finalerdiak: Aramaio eta Dulantzin eta finala, Gasteizko Printzipal Antzokian.
Txapelketak egitura hau izango du: Arabako 18 bertsolarik parte hartuko dute, 2022ko Arabako Bertsolari Txapelketaren finalean kantatu eta izena eman duten 5 finalistek gehi 2023ko udazkeneko kanporaketetan puntuazioaren arabera lehenengo 13ak. 18 arituko dira final laurdenetan, 12 bertsolari finalerditan eta 6 bertsolari finalean. Bertsolari bakoitzak behin baino ez du kantatuko fase bakoitzean. Final laurdenak, finalerdiak eta finala aretoetan, 5 saio eta finala.
Txapelketan Arabako 9 epaile aritu dira, 13 gai jartzailek taldean gaiak sortuko dituzte eta euretako 6 izango dira saioak eta finala aurkeztuko dutenak.
Arabako Bertsolari Txapelketaren jarraipena era ezberdinetan egin daiteke: Arabako Bertsozale Elkartearen web gunean www.bertsozale.eus/araba, bertsolaritza kanala www.bertsoa.eus , sare sozialetan...