Oihane Perea Perez de Mendiola
12 urte zituela Gasteizko bertso eskolan sartu zen. Euskal Herriko Eskolartekoan 3 aldiz partaide. San Prudentzio Sariketan ia edizio guztietan parte hartu zuen. Arabako Bertsolari Txapelketan hiru aldiz txapeldun. 2012ko Arabako Kuadrilla arteko Txapelketan txapeldun Lautadako taldearekin, beste plazetan kantatzeaz gain. 2005, 2009 eta 2013an Txapelketa Nagusian partu hartu du. Arabako Bertsozale Elkarteko eragile da, bertso-eskolako eta bertsolaritza irakaslea ikastetxetan ere.