Historia
Arabako Bertsozale Elkartea 1993an sortu bazen ere, Arabako bertsolaritzaren historia garaikidea 1982an hasi zen, Aiaraldeko eta Gasteizko bertso eskolak sortu zirenean.
Txapelketa lehenengo aldiz 1984an antolatu zenetik aldaketa dezente jasan ditu gaurdaino, izena eta izana aldatu dituela esan daiteke. Baina emandako aldaketa eta aurrerapauso guztiei esker lortu dugu gaur egun gauden lekuan egotea.
1984an Arabako Lehendabiziko Bertsolari Txapelketa antolatu zen. Baina 2002ra bitartean Arabako Bertsolari Txapelketak izenik izan ez bazuen ere, Prudentzio Deuna Estibalizko Ama bertso Sariketa izan zen Arabako bertsolarien indarrak neurtzeko plaza beste herrialdeetakoekin batera, 1990ean hasi eta 2001era arte.
Arabako Txapelketa ofizialik ezean, Araba-Bizkaiko txapelketa izan da 1987tik 2000. urtera arte arabarrek Txapelketa nagusirako txartelak eskuratzeko lekua. Baina 2000. urtean Arabak bere bidea egitea erabaki zuen eta bere ordezkaritza propioa izan zuen 2001eko Bertsolari Txapelketa Nagusian.
Bide horretatik etorri zen berriro Arabako Bertsolari Txapelketa, 2002an. 2009ra arte urtero jokatu zen. Sustraiak errotuz izan zen 2009ko Arabako Bertsolari Txapelketako leloa, eta horixe izan da Arabako Bertsozale Elkartea sortu zenetik, eskuartean izan dugun erronka. Gaur egun, herrialde osoan lantzen da bertsolaritza ikastetxez ikastetxe, hainbat herritan bertso-eskolak daude, eta bertsolaritzaren lanketa, sustapena eta transmisioa eskualde guztietara zabaldu da. 2009ko Arabako Bertsolari Txapelketa arrakastatsuak ilusio eta indar berriekin jarri gintuen 2010era begira. Hazteko gogoz, Arabako Kuadrilla artekoa antolatu genuen, ez zen banakako txapelketarik egon. Arabako Bertsolari Txapelketa bere laugarren garaian sartu zen 2011.urtean. Maiztasun aldaketa ekarri zuen. Geroztik, Arabako Bertsolari Txapelketa bi urtetan behin jokatzen da.
Arabako Bertsolari Txapelketaren hamalaugarren edizioa da 2019ko hau. Egitura hau izango du: 18 bertsolari final laurdenetan, 12 bertsolari finalerdietan eta 6 bertsolari finalean. Bertsolari bakoitzak behin baino ez kantatuko du fase bakoitzean. Final laurden, finalerdiak ea finala aretoetan, 5 saio eta finala.
Arabako bertsozaleentzat plaza garrantzitsua izanik, Arabako bertsogintzaren agertoki garrantzitsua da Txapelketa; Arabako bertsolari, gai-jartzaile eta epaileentzat kontzentratzeko plaza bat da txapelketa. Beren burua frogan jartzeko plaza bat da txapelketa. Froga horrek bertsoarekin duten harremanean hausnarketa bat egitea dakar, ezinbestean, eta horrek asko aberasten du bertso-mugimendua.
Argazkiak
arabako bertsolari txapelketa 1984
Arabako Bertsolari Txapelketa 2019
Historiarako datuak
urtea |
GASTEIZ |
Izena |
Txapelduna |
|
1984 |
Florida antzokia |
Arabako Txapelketa |
||
1990 |
Florida kultur etxea |
I. Prudentzio Deuna sariketa |
||
1991 |
Florida kultur etxea |
II. Prudentzio Deuna sariketa |
||
1992 |
Florida kultur etxea |
III. Prudentzio Deuna sariketa |
||
1993 |
Florida kultur etxea |
IV. Prudentzio Deuna sariketa |
||
1994 |
Florida kultur etxea |
V. Prudentzio Deuna sariketa |
||
1995 |
Florida kultur etxea |
VI. Prudentzio Deuna sariketa |
||
1996 |
Florida kultur etxea |
VII. Prudentzio Deuna sariketa |
||
1997 |
Florida kultur etxea |
VIII Prudentzio Deuna sariketa |
||
1998 |
Florida kultur etxea |
IX. Prudentzio Deuna sariketa |
||
1999 |
Florida kultur etxea |
X. Prudentzio Deuna sariketa |
||
2000 |
Florida kultur etxea |
XI. Prudentzio Deuna sariketa |
||
2001 |
Florida kultur etxea |
XII. Prudentzio Deuna sariketa |
||
2002 |
Printzipal antzokia |
2002ko Arabako Txapelketa |
||
2003 |
Printzipal antzokia |
2003ko Arabako Txapelketa |
||
2004 |
Printzipal antzokia |
2004ko Arabako Txapelketa |
||
2005 |
Guridi antzokia |
2005ko Arabako Txapelketa |
||
2006 |
Guridi antzokia |
2006ko Arabako Txapelketa |
||
2007 |
Guridi antzokia |
2007ko Arabako Txapelketa |
||
2008 |
Printzipal Antzokia |
2008ko Arabako Txapelketa |
||
2009 |
Printzipal Antzokia |
2009ko Arabako Txapelketa |
||
2011 |
Printzipal Antzokia |
2011ko Arabako Txapelketa |
||
2013 |
Printzipal Antzokia |
2013ko Arabako Txapelketa |
||
2015 |
Printzipal Antzokia |
2015ko Arabako Txapelketa |
||
2017 |
Printzipal Antzokia |
2017ko Arabako Txapelketa |
||
2019 |
Printzipal Antzokia |
2019ko Arabako Txapelketa |