Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Trebiñuko hirugarren final zortzirena Andere Arriolabengoak irabazi du

2022/04/03
Trebiñun giro goxoan ospatu da hirugarren finala zortzirena

Arabako Bertsolari Txapelketako bigarren final zortzirena jokatu da gaur. Arabako bertsolaritzaren bidea irudikatzen duen harri-pila, mikroak eta bertsozaleak prest, 30 bertsolariekin jokatuko den txapelketako lehen fasea hasi da, final zortzirenak. 

Jokoan aritutako sei bertsolariak, hurrengoak:

 

Asier Rubio Hidalgo (Luiaondo)

Oier Arbina Vadillo (Agurain)

Andere Arriolabengoa Bengoa (Aramaio)

Danel Herrarte Nafarrate (Aramaio)

Xabi Igoa Eriz (Aramaio)

Irati Anda Villanueva (Gasteiz)

 

Lehenengo fase honetan 10na bertso puntuagarri kantatu dituzte bertsolariek. Ariketa guztiak egin ondoren, Andere Arriolabengoak lortu du puntu gehien, 192,5 puntu. Bost final zortzirenetako puntuazioaren hurrenkeran osatuko dira final laurdenak. Puntuazioak ondorengoak izan ziren:

Andere Arriolabengoa: 192,5 puntu

Xabi Igoa: 191 puntu

Asier Rubio: 176 puntu

Irati Anda: 175,5 puntu

Danel Herrarte: 174 puntu

Oier Arbina: 172,5 puntu

 Hamaika lagunez osatutako gai-jartzaile taldetik Lierni Altuna izan da Trebiñun aurkezle. Lehen faseko, final zortzirenetako epaimahaia, horrela osatuta dago: Ekaitz Elorriaga, Egoitz Iradier eta Manex Garaio. 

Datorren ostiralean, hilak 8, Legution jokatuko da laugarren final zortzirena arratsaldeko 20etan.