Ostiralean hasiko da Amurrion 2022ko Arabako Bertsolari Txapelketa
Korrikaren hasierako ajeak ez du festa geldituko Amurrion, izan ere Arabako Bertsolari Txapelketak bertan egingo baitu lehen geldialdia ostiralean.
Behin hasiera emanda, datozen bi asteburuetan lehen fasea jokatuko da 5 saiotan, 5 herritan: Amurrio, Biasteri, Trebiñu, Legutio eta Langraizen izango direlarik norgehiagokak.
Amurrion, apirilaren 1ean, ostirala, hasiko da 2022ko Arabako Bertsolari Txapelketa. Lehenengo final zortzirena izango da, 20:00etan hasiko da.
Amurrion kantatuko duten bertsolariak, hurrengoak izango dira:
- Aitor Najera Saez de Vicuña - Zalduondo
- Eukene De los Aires Amundarain - Gasteiz
- Iñaki Viñaspre Simon - Abetxuku
- Paula Amilburu Izargarai - Aramaio
- Unai Anda Delika - Ametzaga
- Xabier Antia Zuaznabar - Gasteiz
Gai emailea Nieves del Alamo Gil izango da.
Kantatuko duten bertsolarien artean aipatzekoa da 2019ko edizioko txapelduna Iñaki Viñaspre dela. Aitor Najera, Eukene De los Aires eta Xabier Antiak lehen aldiz kantatuko dute Txapelketa honetan. Eukene De los Aires 2020 eta 2021eko Arabako bertsolari gaztetxoen Eskolarteko txapeldunordea izan da. Unai Anda eta Iñaki Viñaspre 2021eko Arabako Binakako Bertsolari Txapelketako finalista bikote izan dira.
Saioaren informazio gehiago hemen
Biasterin, apirilaren 2an, larunbata, bigarren final zortzirena izango da,17:30ean hasiko da.
Biasterin kantatuko duten bertsolariak, hurrengoak izango dira:
- Aitor Ugarte Eriz - Aramaio
- Ander Aranburu Amenabarro - Gasteiz
- Asier Otamendi Alkorta - Urretxu
- Manex Agirre Arriolabengoa - Aramaio
- Manuel Bendala Garcia-Donas - Sevilla-Gasteiz
- Unai Gomez Garde - Izarra
Gai emailea Arantxa Sobrino Lasa izango da.
Kantatuko duten bertsolarien artean aipatzekoa da Asier Otamendik Arabako Txapelketako 4 txapel dituela eta Prundentzio sariketako 5 txapel. Manex Agirrek Arabako Txapelketako 2 txapel, 2021eko Arabako Binakako Bertsolari Txapelketako txapelduna izan da Martin Abarrategirekin batera eta Arabako Kuadrillartekoan 3tan izan da txapeldunen taldekoa. Manu Bendala 2021eko Arabako Binakako Bertsolari Txapelketako finalista izan da Oihane Perearekin batera. Ander Aranburu eta Unai Gomezek lehen aldiz kantatuko dute Txapelketa honetan.
Saioaren informazio gehiago hemen.
Trebiñun, apirilaren 3an, igandea, hirugarren final zortzirena izango da,17:30ean hasiko da.
Trebiñun kantatuko duten bertsolariak, hurrengoak izango dira:
- Andere Arriolabengoa Bengoa - Aramaio
- Asier Rubio Hidalgo - Luiaondo
- Danel Herrarte Nafarrate - Aramaio
- Irati Anda Villanueva - Gasteiz
- Oier Arbina Vadillo - Agurain
- Xabi Igoa Eriz - Aramaio
Gai emailea Lierni Altuna Ugarte izango da.
Kantatuko duten bertsolarien artean aipatzekoa da Xabi Igoa azken 3 Arabako Txapelketako edizioetako finalista izan dela eta Arabako Kuadrilla arteko 2 ediziotan talde txapelduneko kide izan dela. Andere Arriolabengoa Arabako Kuadrilla arteko 3 ediziotan talde txapelduneko kide izan da. Danel Herrarte 2020ko Arabako Kuadrilla arteko Izenbakuek talde txapelduneko kide izan da eta lehen aldiz kantatuko dute Txapelketa honetan. Oier Arbina 2012ko Arabako Kuadrilla arteko Aguriango Sorginetxe talde txapelduneko kide izan da.
Saioaren informazio gehiago hemen.
Lehen fase honetako 5 saioetan 3 epaile arituko dira Egoitz Iradier, Ekaitz Elorriaga eta Manex Garaio.
Saioetarako sarrerak bertsosarrerak webgunean daude salgai eta egunean bertan saioa hasi baino ordu erdi lehenago ere eskuratzeko aukera izango da aretoko aforoa bete artean. Bazkideak 2 euro, arrunta 3 euro, eta 16 urtetik behera dohainik.
Txapelketan parte hartzen duten 30 bertsolariek behin baino ez dute kantatuko fase honetan, saioko garailea zuzenean sailkatuko da hurrengo fasera eta gainontzekoak faseko puntu metaketaren arabera sailkatuko dira final laurdenetara hurrenez hurren 18 bertsolari.
Eskerrak eman txapelketan laguntzen duten diru babesleei, Udalei eta komunikabide laguntzaileei.