Oihane Pereak lortu du finelarako pase zuzena
Heldu da 2022ko Arabako Bertsolari Txapelketa, XV. edizioa aurtengoa. 2019an irudikatu genuen bideari jarraiki, Arabako bertsolaritzaren bidea irudikatzen duen harri-pila, mikroak eta bertsozaleak prest, 12 bertsolariekin jokatuko den txapelketako hirugarren fasea hasi da gaur, finalerdiak. Araiako Andra Mari aretoan jokatu da gaurko finalerdia.
Jokoan aritutako sei bertsolariak, hurrengoak:
Asier Otamendi Alkorta (Urretxu)
Felipe Zelaieta Txurruka (Mallabia)
Oihane Perea Perez de Mendiola (Zalduondo)
Andere Arriolabengoa Bengoa (Aramaio)
Maddi Agirre Epelde (Gasteiz)
Unai Anda Delika (Ametzaga)
Hirugarren fase honetan 14na bertso puntuagarri kantatu dituzte bertsolariek. Ariketa guztiak egin ondoren, Oihane Pereak lortu du puntu gehien, 354 puntu. Hiru final laurdenetako puntuazioaren hurrenkeran osatuko dira finalerdiak. Puntuazioak ondorengoak izan dira:
Oihane Perea: 354 puntu
Unai Anda: 341 puntu
Maddi Agirre Epelde: 331 puntu
Asier Otamendi Alkorta: 329 puntu
Andere Arriolabengoa: 323,5 puntu
Felipe Zelaieta: 318,5 puntu
Hamaika lagunez osatutako gai-jartzaile taldetik Eli Plazaola Zubizarreta izan da Araiako aurkezlea. Hirugarren faseko, finalerdietako epaimahaia, horrela osatuta dago: Fernando Sopelana, Mikel Fernandez de Arroiabe, Egoitz Iradier eta Aitor Jimenez.
Hurrengo saioa, maiatzaren 29an izango da Izarrako Kultur Etxeko aretoan, arratsaldeko 17:30ean.