Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Oihane Pereak irabazi du Legution laugarren txartela

2022/04/08
Arratsalde euritsuari umore eta giro polita jarri diote bertsolariek Legutioko laugarren final zortzirenean.

Harri-pila fondoan, mikroak zut eta bertsozaleak bertsoez gozatzeko prest, 30 bertsolariekin jokatuko den txapelketako lehen fasea amaitzear da, final zortzirenak. Laugarren eta azken aurreko saioa Legutioko Kultur Etxean jokatu da.

Jokoan aritutako sei bertsolariak, hurrengoak:

Unai Bengoetxea Mujika - Andoain

Orlando Arreitunandia Arinas - Mutriku 

Oihane Perea Perez de Mendiola - Zalduondo

Ekaitz Samaniego Curiel - Gasteiz

Rikardo Gonzalez de Durana Alzola - Oreitia

Xabier Lasa Arrizabalaga - Durana

Lehenengo fase honetan 10na bertso puntuagarri kantatu dituzte bertsolariek. Ariketa guztiak egin ondoren, Oihane Pereak lortu du puntu gehien, 201 puntu. Bost final zortzirenetako puntuazioaren hurrenkeran osatuko dira final laurdenak. Puntuazioak ondorengoak izan ziren:

Oihane Perea: 201 puntu

Ekaitz Samaniego: 199 puntu

Orlando Arreitunandia: 184 puntu

Rikardo Gonzalez de Durana: 178,5 puntu

Xabier Lasa: 162,5 puntu

Unai Bengoetxea: 157,5 puntu 

Hamaika lagunez osatutako gai-jartzaile taldetik Lierni Altuna izan da Legutioko aurkezlea Eli Plazaolaren ordezko. Lehen faseko, final zortzirenetako epaimahaia, horrela osatuta dago: Ekaitz Elorriaga, Egoitz Iradier eta Manex Garaio. 

Bihar larunbata, Langraizen, bosgarren eta azken final zortzirena jokatuko da.