Langraizen jokatu den azken final zortzirena Peru Abarrategik irabazi du
Hemendik eta ekainaren 11ra bitartean oholtza atontzen lagunduko duen harri-pila ez da falta izan gaurkoan, mikroak zut eta bertsozaleak bertsoez gozatzeko prest, 30 bertsolariekin jokatuko den txapelketako lehen fasea amaitutzat eman da gaur, final zortzirenak. Langraizen joaktu zen saioan erabaki da hurrengo fasera pasako den 18koa nor izango den.
Jokoan aritutako sei bertsolariak, hurrengoak:
Maddi Agirre Epelde - Gasteiz
Peru Abarrategi Sarrionaindia - Aramaio
Unai Mendibil Etxeberria - Amurrio
Iñaki Cabeza Conejo - Laudio
Markel Yoller Lopez de Arroyabe - Ilarduia
Felipe Zelaieta Txurruka - Mallabia
Lehenengo fase honetan 10na bertso puntuagarri kantatu dituzte bertsolariek. Ariketa guztiak egin ondoren, Peru Abarrategik lortu du puntu gehien, 204,5 puntu. Bost final zortzirenetako puntuazioaren hurrenkeran osatuko dira final laurdenak. Puntuazioak ondorengoak izan dira:
Peru Abarrategi: 204,5 puntu
Maddi Agirre: 191,5 puntu
Felipe Zelaieta: 181,5 puntu
Markel Yoller: 179 puntu
Unai Mendibil: 177 puntu
Iñaki Cabeza: 153,5 puntu
Hamaika lagunez osatutako gai-jartzaile taldetik Oier Azkarraga izan da Langraizen aurkezle Oier Suarezen ordez. Lehen faseko, final zortzirenetako epaimahaia, horrela osatuta dago: Ekaitz Elorriaga, Egoitz Iradier eta Manex Garaio.
Hurrengo saioa, maiatzaren 7an izango da Dulantzi, bertako Mikaela Portilla Kultur Etxeko aretoan, arratsaldeko 17:30ean.
Honela geratuko dira osatuak 1.final laurdena, 2. final laurdena eta 3. final laurdena.