Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Unai Andak gaurko final laurdena irabazita finalerdiak definituak geratu dira

2022/05/14
Aramaion jokatu da azken final laurdena. Beraz erabakita geratu da nortzuk jokatuko duten hurrengo fasea, finalerdiak.

Heldu da 2022ko Arabako Bertsolari Txapelketa, XV. edizioa aurtengoa. 2019an irudikatu genuen bideari jarraiki, Arabako bertsolaritzaren bidea irudikatzen duen harri-pila, mikroak eta bertsozaleak prest, 18 bertsolariekin jokatuko den txapelketako bigarren fasea amaitu da gaur, final laurdenak. Azken saioa Aramaion jokatu da.

Jokoan aritutako sei bertsolariak, hurrengoak:

Andere Arriolabengoa Bengoa (Aramaio)

Asier Rubio Hidalgo (Luiaondo)

Felipe Zelaieta Txurruka (Mallabia)

Manuel Bendala Garcia-Donas (Sevilla-Sarria)

Oihane Perea Perez de Mendiola (Zalduondo)

Unai Anda Delika (Ametzaga)

Bigarrengo fase honetan 13na bertso puntuagarri kantatu dituzte bertsolariek. Ariketa guztiak egin ondoren, Unai Andak lortu du puntu gehien, 241,5 puntu. Hiru final laurdenetako puntuazioaren hurrenkeran osatuko dira finalrdiak. Puntuazioak ondorengoak izan dira:

Unai Anda: 241,5 puntu

Andere Arriolabengoa: 234 puntu

Oihane Perea: 232,5 puntu

Felipe Zelaieta: 227 puntu

Manuel Bendala: 213 puntu

Asier Rubio: 203,5 puntu

Hamaika lagunez osatutako gai-jartzaile taldetik Aintzane Irazusta Arzallus izan da Aramaioko aurkezlea. Bigarren faseko, final laurdenetako epaimahaia, horrela osatuta dago: Fernando Sopelana, Patxi Aizpurua eta Aitor Jimenez.

Hurrengo saioa, maiatzaren 28an izango da Araiako Andra Mari aretoan, arratsaldeko 17:30ean.

Honela geratuko dira osatuak 1.finalerdia, eta 2. finalerdia.