Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Manex Agirre gailendu da Biasteriko bigarren final zortzirenean

2022/04/02
Biasterin, mahasti elurtuen artean jokatu da bigarren final zortzirena

Arabako Bertsolari Txapelketako bigarren final zortzirena jokatu da gaur. Arabako bertsolaritzaren bidea irudikatzen duen harri-pila, mikroak eta bertsozaleak prest, 30 bertsolariekin jokatuko den txapelketako lehen fasea hasi da, final zortzirenak. 

 

Jokoan aritutako sei bertsolariak, hurrengoak:


Aitor Ugarte Eriz (Aramaio)

Asier Otamendi Alkorta (Urretxu)

Ander Aranburu Amenabarro (Gasteiz)7

Manu Bendala Garcia-Donas (Sevilla-Gasteiz)

Unai Gomez Garde (Izarra)

Manex Agirre Arriolabengoa (Aramaio)

 

Lehenengo fase honetan 10na bertso puntuagarri kantatu dituzte bertsolariek. Ariketa guztiak egin ondoren, Manex Agirrek lortu du puntu gehien, 185 puntu. Bost final zortzirenetako puntuazioaren hurrenkeran osatuko dira final laurdenak. Puntuazioak ondorengoak izan ziren:

Manex Agirre: 185 puntu

Asier Otamendi: 180,5 puntu

Manu Bendala: 178,5 puntu

Aitor Ugarte: 168 puntu

Ander Aranburu: 161,5 puntu

Unai Gomez: 159,5 puntu

Hamaika lagunez osatutako gai-jartzaile taldetik Arantxa Sobrino izan da Biasterin aurkezle. Lehen faseko, final zortzirenetako epaimahaia, horrela osatuta dago: Ekaitz Elorriaga, Egoitz Iradier eta Manex Garaio. 

Bihar igandea, Trebiñun, hirugarren final zortzirena jokatuko da.